Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Asteburu honetan beste abentura paregabe bat bizitzeko aukera izan dut: 24 ordu Cyclo Circuit eta Espainiako II Txapelketa.
Beste behin ere TALDEko partaide izateko ohorea izan dut. Profesional izugarriz osatutako taldea, baina bereziki pertsona apartaz osatutakoa.
Kirolari sentitu garen guztiok, odol beroa jariatzen duen bihotza dugun guztiok, helburu bat betetzean edo ez betetzean, baina hori lortzeko dena ematearekin emozionatzea zer den badakigu.
Berriro ere eta pertsona hauei esker, sentsazio hauek bizitzeko aukera izan dut. EKIPOko partaide izan naiz berriro. Mila esker guztioi.
Urruti hasi zen guztia. Duela hilabete asko, 24 ordu Ciclo Circuit Chesten Espainako txapelketan amaiera izango zuen proiektuko partaide izateko proposamenarekin, Krutxen deia jaso nuen. Beraiekin bizitako abentura ezberdinen esperientziarekin ( Le Mans 2013 eta 2014 , Arrigorriagako12 ordu non stop , 12 ordu solidario litro kilómetroko) ez nuen zalantzarik izan eta gurdi hontara igo nintzen.
Bidean lagun berezi guzti hauekin berraurkitzen nintzen: Sasoituz eko Ainhoa eta Krutx ,ni kirolari sentitzeko eman nuen eraldaketan zutabe nagusi izan ziren prestatzaile eta nutrizionista iaioak; Manu jaia bicicletas, bizitzan aurki dezakezun mekanikorik abilena; Joserra pertsonai zoragarri zein xelebrea, beti esku bat botatzeko prest dagoena eta edozer egingo duena guztion ongizaterako; Amaia nekaezin, begikor eta bere esfortzuetan eskuzabal.
Gainera proiektu berri honetan Eider ezagutzeko aukera izan dut; Amaiarekin batera 24 orduz Balentziako eguraldiaren zama guztiak, haizea, hotza, beroa, euria jasaten, kristoren lana egin dutela. Eta nola ez, istorio honen protagonista nagusiak, Iñigo Casares eta Jon Errasti. Azken honek osasun arazoak direla medio ezin izan zuen Chestera etorri, baina bere indarra eta animoak bertan sentitu genituen. Aupa Jon, animo pila eta biba zu. Bere ordez Roberto Corral izan zen azkenean hilabete batzuen bueltan igo nintzen gurdi horrek 24 ordutan 929Km egin ahal izateko pedalei eragin behar izan zuena. Balentria honek Españiako 24 ordu Ciclo Circuiteko brontzea lortzea eraman gintuen.
Oso azkar rodatu zen 24 ordu gogor horietan. Hasiera hasieratik txapeldun geratu zen bikotea abantaila hartzen hasi zen. Talde hau haundia egiten duen ezaugarria jarraituz, era bat kontzentratuak eta motibatuak, lanean eta borrokan jarraitu genuen, bi itzuli galtzera eragin zigun zoritxarreko zulaketa pairatu genuen arte. Gauzak okertzen zitzaizkigun, baina, Iñigo eta Roberren indarra, izaera eta ilusioak, ekipo osoaren inplikazioarekin, bukaerararte tartea berreskuratzen joatea eraman zigun. Azaroan markatutako helburua soberan gainditu genuen. Guztien funtzionamendua eta errendimendua izugarria izan zen. Beste partaide guztien aurrean txapela kentzea besterik ez zaigu geratzen. Zorionak guztiei.
Ni garrantzitsuenarekin geratzen naiz, asteburu honetan emozioak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera izan dudan pertsonekin. Eskerrik asko guztiei aukera berri hau emateagatik. Nere TALDEA zarete. Bai, bai TALDEA maiuskulaz.
Biba zuek.
Hurrengo abenturan ikusiko dugu elkar.