Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Zorionak Unai Vallejo

Gure laguna den Unai Vallejok Runela Trail lasterketan hirugarren postua lortu zuen.

Apirilaren 30ean gure lagun Unai Vallejo Delcanek Valdeporresen ospatzen den 70 kilometrotako Runela Trail ulatra trailean hirugarren postua txalogarri bat lortu zuen.

Lasterketa hau Burgoseko Valperroses merindadetik doa, oso ibilbide teknikoa du 6000 metroko desnibela duelarik.

Unai, lehenengo 20 kilometroetan lasterketa buru izan zela, 7 ordu 11 minutu eta 8 segundutan gelditu zuen erlojua 9.7 min/km ko batazbestekoa eginez eta brontzea bereganatuz. Ruben Aristu 7:07:57 eta Carmelo Revillak 7:10:10 lagundu zuten Unai podiuma betetzen.

Aipamen berezia merezi du Unaiek lortutakoak, azken hilabeteetan ezin izan bait zuen berak nahi aina entrenatu. Barkaiguzu Unai atxikitzeagatik.

Gure bidelaria zoriontzeaz gain, aukera hau euskal korrikalariek Runela Trail lasterketa eta Burgoseko lurralde berezi hauek ezagutarazteko baliatu nahiko genuke.

Aupa Txapeldun.