Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Robers 15K Donostiako Klasikako partaideentzat zozketa

Lasterketako antolatzaileek, Donostiako Klasikarako izena-emandako korrikalari guztien artean egingo duten hurrengo zozketan, inskripzioen diruaren itzulera eta EGFISIOS Donostiako zentruan balorazio fisioterapiko eta fisioterapia tratamenduetarako erabili ahal izango den bost sesioko bi bono zozketatuko dituzte.

Donostiako Udaletxeko Gobernu Batzar aretoak hiriko udazkeneko hitzarmen atletiko handien arteko bigarrengoaren aurkezpen ofiziala jaso du gaur goizean, hain zuzen ere hurrengo urriak 18 igandean bere 19. edizioa ospatuko duen Robers 15K Donostiako Klasika. Lasterketak betiko helburua du aurten ere, xehetasunak ahalik eta gehien zaintzea atleta guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko; eta bere parte-hartze errekorra haustea bilatzen du, 4.700 izena-emandako bait ditu dagoeneko, Katxalinen aldeko lasterketa eta ibilaldia gehituta.

Hemen duzue aukezpenaren bideoa ikusgai.

Klasika eta lasterketa eta ibilaldi solidarioetarako izen-emateak www.kirolprobak.com plataformaren bidez, Robersen Donostiako (Urbieta Kalea, 39) eta Azpeitiako (Olatz Plaza, 7) dendetan eta, ibilaldiaren kasuan, baita ere urriak 16-ra arte Garberako Eroskin horretarako ezarriko den stand batean egin daitezke. 5,5K Katxalin lasterketa solidariorako dortsalak 14 euro eskasen truke lortu daitezke, 13 berezko txipa dutenentzat, erosotasun guztiak barne parte-hartzeak benetan eskuragarria izango delarik. Ibilaldirako izen-emateak, aldiz, 5 euroko salneurri sinbolikoan egin daitezke eta, noski, bildutako diru guztia Katxalini emango zaio.

Saritutakoak, EGFISIOS kirolean espezializatutako fisioterapia zerbitzuataz baliatu daitezke. EGFISIOS-en gure bezeroek egiten duten ekintza fisiko zein praktika kirol-sanitarioaren burutze egokiaz arduratzen gara. Gure pazienteak banaka eta modu globalean aztertzen ditugu eta, gure zerbitzu fisioterapikoa ez ezik, entrenamendu eta osasunarekin loturiko kalitate goreneko profesionalen sarea ere eskaintzen dugu. Zorte on guztioi.