Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Astelehenean gure lankide den Ibon Etxeberria ETB2ko "Qué Me Estás Contando" saioan izan zen ziatikarako zenbait ariketa azaltzen. Hemen bere azalpena.
Bideo honetan ikus dezakezuenez, astelehenean Qué Me Estás Contando saioan izan nintzen ziatika jasaten duten pertsonentzako euren etxean egin ditzaketen zenbait ariketa erraz azaltzeko asmoz.
Lehenik, ziatika ez dela diagnostiko bat, baizik eta arrazoi desberdin batzuek izan ditzaketen sintoma bat dela ulerrrarazi nahi izan nien. Kausa horiek kontuan hartzen ez baditugu, ezinezkoa da ariketa zehatz batzuk irakastea; izan ere, oinaze hori sortu duen kausaren arabera ariketa bat edo beste egin beharko da.
Bigarrenik, ariketa zehatzak azaldu baino, moduaren garrantzia azpimarratzen saiatu nintzen. Interneten ariketa anitz aurki litezke egokiak izan daitezkeenak beti ere modu egokian egiten badira, eta horretarako oinarrizkoa da motore kontrolaz egitea. Uste dut hau garbi samar geratu zela. Baina, nola lor nezake motore kontrol hori? Nire ustez, ezinbestekoa da profesional batengana jotzea, kasu honetan, fisioterapeuta batengana; izan ere, honek dituen ezagutzak medio, garbi adieraziko dizkizu ariketa hauek egoki burutzeko beharrezkoak diren urratsak. Gainera, fisioterapeutak arazoaren kausa eta iturria bilatuko ditu eta zure arazoa errotik konpontzeko osoko plan bat eskainiko dizu.
Hau izan zen adierazi nahi izan nuena, baina denbora eta gidoi arazoek ahal izan genuena egiten utzi ziguten. Nolanahi ere, saioari eta EITBri eskerrak eman nahi dizkiot gure profesioa zabaltzen jarraitzeko aukera eman izana.
Eskerrik asko.