Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gorputza mugako tenperatura hotzen eraginpean denbora motz batez esposatzea nahasmen afektiboa eta antsietatea tratatzeko lagungarri izan daiteke?
Galdera honi erantzuteko Joanna Rymaszewska, David Ramsey, Sylwia Chładzińska-Kiejna, Andrzej Kiejna egindako eta Psychiatria polska. 41(5):625-36. ISSN: 0033-2674. publikatutako ikerketa helarazi nahi dizuegu.
HELBURUA: Ikerketa honen helburua nahasmen afektiboa eta antsietatea pairatzen zuten paziente talde baten sintomatologiarekiko gorputz osoko krioterapiaren (WBCT) eragina ebaluatzea zen baita haien bizitzarekiko satisfakzio subjektiboa baloratzea ere.
METODOA: ikerketa talde bat 3 astetan zehar -110 eta -160 gradu arteko tenperaturan ipini zen denbora laburrez (120-180 seg.) lan egun bakoitzean 3 astez (15 tratamendu guztira). Ikerketa taldea (n=26) eta kontrol taldea (n=34) 3 aste horien hasiera eta amaieran ebaluatu ziren. Tratamendu psikofarmakologiko estandarra bi taldeetan eraman zen, krioterapia tratamendua erabili ala ez. Depresioa eta antsietatea neurtzen duten Hamilton eskalak erabili ziren, bizitzarekiko satisfakzioa neurtzen duen eskalarekin batera.
EMAITZAK: 14 parte hartzaileetatik 11ren antsietate eskalan hobekuntza estatistikoa sumatu zen 3 asteak igarotzean talde kontrolarekin alderatuz. Depresio eskalan, 12 parte hartzaileetatik 16k izan zuten hobekuntza 3 aste ondoren. Azkenik, bizitzarekiko satisfakzioa neurtzen duen eskalan ikerketa taldeko 11 partaidetik 6n hobekuntza behatu zen neurtutako parametrotan (ongizate fisikoa, egoera fisikoa, barne jarduera, lan jarduera, interes pertsonalak eta bizitzarekiko satisfakzioa orokorrean).
ONDORIOAK: gorputza mugako tenperatura baxuetara denbora motz batez esposatzeak depresio eta antsietate sintomak era esanguratsu batean murriztu zituen baita bizitzarekiko satisfakzioa handitu ere.