Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gaur mundu mailako fisioterapiaren egunean, nun ekintza fisikoa aldarrikatzen dugun, fisioterapeuta aintzindariak gogora ekarri nahiko nituzke.
70. hamarkadan sendatzeko mugimendua erabiltzen zuten zoro batzuk, fiso... fisio... pera... tera... peuta. Ez, ez, FISIOTERAPEUTA deitu arazten ziren.
Nik iada bederatzi urte nituen, aita, jendeak aipatzen oraindik ez zekien horietako bat zela, bezalakoa izan nahi nuela argi nuenean. Senide zein lagun asko, tamalez ain bestetan jartzen ziren igeltsu madarikatu horiek kentzera etxera etortzen oi ziren. Errenka sartu eta ibiltzen ateratzen ziren eta neri honek liluratu ninduen. Betirako Fisioterapiarekin maiteminduta geratu nintzen.
1982an, argazkian ikus dezakezuten bezala, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala esistitzen ez zen garai hartan, aintzindari hauek Euskal Herriko 1. Kongresua "Fisioterapia minean" antolatu zuten.
Fisioterapeuta hauek benetan iraultzaileak izan ziren. Beraien ekarpenari esker, gaur egun, mugimenduak sendatzen duela, guztiok erraz ulertu dezakegu.
Gaur mundu mailako fisioterapiaren egunean, egungo fisioterapeutok ekintza fisiokoa aldarrikatzen dugunean, gure profesioaren alde eta bereziki gizarte osoaren alde hainbeste egin zuten fisioterapeuta horiek gogora ekarri nahi ditut.
Pasio hau konpartitzen dezutenei, mila esker eta egun zoragarria opa dizuet.