Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Krioterapia Zerbitzuan %20ko deskontuak Gipuzkuako Atletismoko Federatuentzat

EGFISIOS Gipuzkoako Atletismoko Federazioarekin lortutako akordioari esker, federatuek gure konsultan %20ko deskontuetaz baliatu daitezke Saunakriogenikako tratamenduetarako bonoen erosketan.

Federatuek 2013 eta 2014 urteetan zehar bonoak eros eta erabili ditzazkete. Horretarako EGFISIOSen instalazioetan, beraien federatu izaera egiaztatu beharko dute, bonoen erosketaren momentuan.

Zeintzuk dira saunakriogenikoaren onurak korrikalarietan?

Kirolean aerokrioterapia 3 esparrutan garatzen da:

-Esfortzu fisikoen errekuperazioa

-Kirol ekintzetan hobekuntza

-Lesioen prebentzioa eta errekuperazioa

Giharretako odol isuria eta oxogenazioa errazten du. Krioterapiak sortzen duen gaitasun antinflamatorioak eta birgaitze prozesuen azkartzeak lesioen errekuperazioa azkarragoa izatea ahalbidetzen dute eta nahitaez geldirik egon beharreko epeak nabarmen murriztuz.

Bestalde, aerokrioterapia oso tresna ona da goi-mailako kirolariarentzat, bai alde fisikotik, bai alde psikologikotik. Esfortzu fisiko gogorren ondorengo errekuperazioa askoz azkarragoa da, tratamendu honek lesioen arriskua gutxitu eta modu seguruagoz, entrenamenduen kopurua eta intentsitatea handitzea ahalbidetzen baitu. Honek aurredenboraldirako eta zama handiko aldietarako tratamendu egokia bilakatzen du.

Halaber, zenbait kirol motatako errendimendua onuraduna gerta daiteke, krioterapiaren ondoren, pultsazio kopurua jaitsi eta erresistentzia aerobikoa hobetzen baitu.

Horregatik guztiagatik, gero eta gehiago dira euren eguneroko entrenamendu eta lehiketetan Gorputz Osoko Krioterapia sartu duten eliteko kirolariak. Adibideak, 2012an Eurokopan jokatu zuen Frantziako futbol selekzioko jokalariak, Tourrean eta Espainiako Itzulian parte hartutako txirrindulariak, NBAko jokalariak (Los Angeles Lakers, Dallas Mavericks...) edo Mo Farah atleta Londoneko 2.000 eta 5.000 metroko txapeldun olinpikoa; hauek zerrenda luze bateko adibide batzuk besterik ez dira.

Tourrean eta Espainiako Itzulian zenbait taldek (Astana, AG2R, Francais des Jeux...) ibilbidea jarraitzen duten kriosauna ibiltarika erabiltzen dituzte. Txirrindulariek etaparen hasieran eta bukaeran erabiltzen dute euren esfortzuen errekuperazioa azkartzeko.

Laburbilduz, Gorputz Osoko Krioterapiaren erabilerak kirolean izan ditzakeen onuren artean hauek azpimarra ditzakegu:

-Nekearen gutxitzea

-Giharretako minaren eta inflamazioaren gutxitzea

-Ehunetarako odol jarioaren handitzea

-Esfortzuen ondoren errekuperazio hobea eta azkarragoa

-Entrenamendu zama handiagoa jasateko gaitasuna

-Lesioen errekuperazio azkarragoa eta erorketen prebentzioa

-Gainkargak eragindako lesioen prebentzioa

-Hausturen edo ebakuntza kirurgikoen orbaintzearen azkartzea

-Erresistentzia aerobikoaren handitzea

-Energia sentsazio handiagoa eta aldartearen hobekuntza

Nola erabiltzen da?

Bi edo hiru minutuko sesio batean datza. Barruko arropa, galtzerdi eta guk errazten ditugun zapata bereziekin, gorputza kabina batean sartu behar da.

Noiz erabil daiteke?

Egoki ikusten den bakoitzean.

Entrenatzaile edo medikuekin planifikatzea egokiena izango litzake.

Helburu, plan edo atletaren disziplinaren arabera planifikatu beharko litzateke. Plan hauetan karga kopurua, deskarga kopurua kontutan hartzen dugu masajea aplikatzeko. Ba saunakriogenikarekin berdina egin beharko genuke.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri.