Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Koronabirusaren ondorio ohikoenak nekea, giharren ahultasuna eta eguneroko ekintzak egitean arnasteko zailtasuna direla ikusi da. Hori dela eta, artikulu honetan arnas-ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu arnas gaitasuna hobetzen lagunduko dituztenak.
Ariketa guztien bideoak gure instagramean aurkitu ditzazkezue (@egfisios).
Lehenik eta behin, ez dugu ahaztu behar gure biriken gaitasuna areagotzeko erarik onena ARIKETA FISIKOA dela. Helduetan, astean gutxienez 150 minutuz intentsitate erdiko edo 75 minutuz intentsitate handiko ariketa fisikoa egitea gomendatzen dute. Gero eta traba gehiago ditugu (musukoa, kutsatzeko beldurra...) baina oso onuragarria da gure osasunerako. Beraz, ordutegiak aldatu (jende gutxiagorekin gurutzatzeko), hiriko erdigunea eta leku itxiak ekiditea edota ariketak etxean egitea gomendatzen dizuegu.
Artikulu honetan proposatzen ditugun ariketak ekintza fisikoaren osagarriak dira, kirola egitea ezinbestekoa da. Arnas arazoren bat dugunean (neumonia, gripea, mukiak,asma...) edo prebentzio moduan egin ditzazkegu.
Ariketa bakoitzeko hamar errepikapeneko bi serie egingo ditugu (2x10)
1. ATALA
1. ARNASKETA ABDOMINALA
Buruz gora etzanda, belaunak flexionatuta eta oinak lurrean jarriz, arnasa sudurretik hartzen dugu haizea triparuntz gidatzen eta poliki-poliki botatzen dugu ahotik. Haizea hartzean tripa puztutzen dela nabaritu behar dugu, puxika bat izango balitz bezata; eta botatzean hustuzen dela. Ariketa errazteko eskuak tripan jarri ditzakegu.
2. GOIKO SAIHETSETAKO ARNASKETA
Posizio berdinean etzan egiten gara baina eskuak goiko saihetsetan jarriko ditugu (bularrean). Ariketa honetan haizea goiko saihetsetara gidatzen saiatu behar gara arnasa sudurretik hartuz eta ahotik botaz.
3. BEHEKO SAIHETSETAKO ARNASKETA
Ondoren, berdina egingo dugu baina eskuak beheko saihetsetan jarriz eta haizea bertara gidatuz,
4. ARNASKETA + BESOEN MUGIMENDUA
Ariketa honen helburua saiheskia zabaltzea da arnas-gaitasuna hobetzeko. Hasierako posizioan jarriko gara baina orain besoak gorputzaren bi alboetan kokatuko ditugu. Arnasa sudurretik hartzean, besoak igoko ditugu; eta ahotik botatzean, besoak jaitsiko ditugu.
2. ATALA
Hurrengo ariketen helburua jariakinak (mukiak, flemak) ,daudenean, mugitzea da. Hori dela eta, ariketa hauek askotan eztula eta sekrezioen jariaketa eragiten dute. EZ EKIDIN
5. KANDELA ITZALTZEAREN ARIKETA
Ariketa hau egiteko eserita edo zutik jarriko gara. Arnasa sudurretik hartuko dugu eta botatzean ahoa pixka bat itxiko dugu (ez guztiz) kandela baten sua itzali nahi bagenu bezala.
6. BEIRA LAUSOTZEAREN ARIKETA
Arnasa sudurretik hartuko dugu eta haizea botatzeko ahoa irekiko dugu. Kasu honetan, haizea sakon eta poliki botako dugu beira bat lausotu nahi bagenu bezala.
7. ARNASBOTATZE BEHARTUA
Azkenik, arnasa sudurretik hartuko dugu eta botatzean ahoa irekiko dugu aurreko ariketan bezala, baina kasu honetan haizea azkar eta indartsu botako dugu. Ariketa honekin jariakinen ateratzea errazten dugu. Eztula egitean glotisa ixten dugu ateratze hori frenatuz, ariketa honekin, bestalde, glotisa irekita uzten dugu.
OHARRA: ARIKETA GUZTIEN BIDEOAK INSTAGRAMEN:
@egfisios
ETA INFORMAZIO GEHIAGORAKO 943461456ra DEITU.