Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
2013an konsultaren berritze plan bat abiatu genuen...
Urte honetan aurrera pausu handiak egin ditugu. Alde batetik web orri honen sorrera, bestetik facebookeko orria ere kaleratu dugu. Gimnasio polianitzean EGFISIOSetik pasa diren kirolari ezberdinen argazkiak zintzilikatu ditugu. Adibidez: Naroa Agirre, Mikel Albeniz... Urte honetan egin dugun aurrera pausu handiena Sauna Criogenica jartzea izan da. Asko hitzegin dugu teknika berritzaile honi buruz, baina oraindik ezagutzen ez duzutenei eta honen onurak ikusterik izan ez duzutenei, hau probatzeko gonbitea helarazi nahi dizuegu.
Gaurkoan azken berrikuntza ezagutaraztea gatoz. Gure fatxada zaharkitua geratzen ari zen, beraz itxura aldaketa bat eman diogu honi ere. Gustatzen al zaizue?
2014 urtera begira berrikuntza eta urrts berriak emateko asmoa dugu. Hauek eman ala kontatuko dizkizuegu.