Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gaur 5,5Km Katxalin bularreko minbiziaren aurkako lasterketaren aurkezpena burutu da Donostiako udaletxean.
EGFISIOSetik hain berezia den lasterketa honi gure elkartasuna adierazi nahi diogu. Agenda arazoak direla eta, gaur ezinezkoa egin zaigu udaletxean ospatutako aurkezpenean izatea.
Lasterketa urriak 18an izango da, Donostiako 15kmtako Klasikoarekin batera, eta kolaboratzaile bezala, lasterketa honetan parte hartu edo laguntzeko deia luzatu nahi dizuegu, arrazoi on baten alde baita.
Hasiberrientzat oso lasterketa lorgarria da eta gainera aitzaki bikaina zapatilak jarri eta korrika egiten hasteko.
Zalantzarik ez izan eta has zaitez korrika egiten bularreko minbiziaren aurka.