Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
2014. denboraldia hasi berri eta bere denborak apurtzen ari da.
Gure laguna Iulen Ibañez garai bat geldirik egon ondoren, osasun arazoak direla medio, kronoa puskatzen hasia da.
EGFISIOSeko 10km tako lasterketetan zentratzen ari den korrikalaria, aipatutako geldialdiaren ostean lasterketetara indartsuago itzuli da. Emaitza hauek ez dira kasualidadea. Lehenik eta behin Iulenen eoskorkeri eta lanerako grina aipatu behar dira. Erorketa baten ondoren altsatu eta aurrera jarraitzen duten horietakoa da Iulen. Bestetik bere gorputza zaintzeko egiten duen esfortzu guztia aipatu behar da: masajeak, dieta etb... Azkenik Sasoituz eko lagunen lana aipatu beharrekoa da ere. Krutx eta Ainhoaren aholkularitza eta irizpideak jarraitzeak bere fruituak ematen ditu, noski. Adibide asko ditugu.
Argazkian ikus daiteken bezala Iulenek 38:24 marka egin zuen igandean burutu zen Udaberriko lasterketan. 10km tako lasterketa batean Iulenek egin duen denborarik onena da, baina oraindik aurre denboraldian dagoela esan digu. Zertara iristeko gai izango den ez dugu pentsatu nahi.
Zorionak Iulen eta jarraitu lanean!!!