Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gaurkoan immunitate sistemaren azalpen txiki batekin gatozkizue eta horrekin batera gorputz osoko krioterapiak duen eragina ezagutzeko aukera izango duzue artikulu honen bitartez.
Zer da?
Immunitate sistema gorputzak duen babes natural bat da. Gure gorputzak arrotzak diren eta infekzioa sor dezaketen antigeno deritzogun organismoak suntsitzen ditu. Antigenoen artean bakterioak, birusak, toxinak... aurki ditzakegu. Ondo funtzionatzen duen bitartean organismo hauek sor dezaketen infekzioa eragozten du.
Immunitate sistema, sistema linfatikoak osatzen du: bizkarrezur muinak, ganglio linfatikoek,barea eta digestio hodiaren zati batzuek,timoak eta amigdalek. Odolean badira zenbait proteina eta zelula ezberdin ere sistema immunitarioaren partaide direnak.
Gure bizitzako etapa batzuetan, sistema hau ez dago behar bezala lanean eta gaixotzeko arrisku gehiago izaten dugu. Esaterako, estresa, depresioa eta antsietateak gure egoera animokoan du eragina eta azken hauek eragin zuzena izaten dute babes hau ahultzean.
Ezin dugu aipatu gabe utzi alergia, egungo gizartearen ehuneko handi batek pairatzen baitu, gainera sistema immunitariorekin zuzenki lotuta dagoen gaixotasuna da. Immunitate sistemaren zereginen artean dago, gorputzarentzako arrotza dena eta kaltea eragin dezakeena bereiztea. Alergia dutenen pertsonetan immunologiak erantzun ezegoki bat ematen du. Sintomak gorputzeko organo desberdinetan azaleratzen dira, gehien bat arnas eta digestio aparatuan eta azalean, bertan izaten baitu gorputzak antigenoekin kontaktu gehien.
Zer egin dezakegu?
Hortaz, garrantzi berezia eman behar diogu immunitate sistemari arazo asko ekiditen dizkiegu eta. Horretarako ezinbestekoa izaten da elikadura osasuntsu bat eramatea. C, A, E eta B bitaminak, zink, selenio eta burdina duten elikagaiak jatea, gantz aseetan oinarritutako dieta alde batera utziz.
EGFISIOSen krioterapia tratamenduari esker, gure garuna alerta egoera batean sartzearekin batera, gorputzeko metabolismo asko jartzen ditugu martxan. Tratamenduak irauten duen 3 minutu horietan adrenalina askapena ematen da eta honek sistema immunitate sistema indartzea eragiten du. Immuno deprimituta dauden pertsonetan ikusi da 10-15 sesiotan hobekuntzak izan dituztela, gaixotasun ezberdinak izateko maiztasuna jaitsi zaiela alegia. Alergia pairatzen duten pertsonetan aldiz, erantzun orekatuagoak izaten hasi dira.