Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Igandean Behobia

Gainean dugu lasterketa mitikoa.

Eta guretik pasa diren lagun guztiei munduko zorterik handiena opa nahiko genieke.

Bide batez irutxuloko hitzak  Ibon Etxeberriari  eginiko elkarrizketa ere kanpartitu nahiko genuke zuekin: Urtean zehar egin ez dugun lana ezin da bi astetan egin.  Bertan ikus daitekeen moduan, Ibonek Behobia Donostia lasterketan berriak direnentzako aholku batzuk plazaratu nahi izan ditu.

Ez genuke inor aipatu gabe utzi nahi, baina gaurkoan bereziki izen handi bat aipatu nahiko genuke: Gabriel Beldarrain, gaur Behobia San Sebastian  lasterketan parte hartuko duela helarazi bait digu. Lesio luze baten ostean errekuperatzen ari delaren seinale. Benetan poztu gaituzula Gabriel.

Beti bezala gure taldeko mutilak EGFISIOS KORRIKALARIAK ere bertan izango dira: Iulen Ibañez eta Xabi Vega. Animo mutilak!!!

Marina kaleko EGFISIOS  zentrutik pasa diren beste askoren artean aipamen berezia egin nahiko genuke: Olatz EtxebArriaren inguruan. Ez dugu guztiz bere mina kentzea lortu eta ordu hauetan zer egin erabakitzen ari da. Erabakitzen duzuna erabakita animo pila eta jakin beti hor izango gaituzula esku bat botatzeko prest. Behar izan ezkero igandean bendajea egingo dugu Olatz.

Beste ohiko bat, Unai Sanchez, beti bere aitaren oroitzapena lagun izanda korrika egiten duen gure laguna. Unai,aurten txokala egingo dizugu txapeldun.

Eta nola ez, Onintz Mokoroa ea txorkatil horrek aguantatzen duen.

Azkenik Behobiako antolatzaileak diren C.D.FORTUNA.K.E  ez dugu aipatu gabe utzi nahi. Urteetan zehar kirolaren, eta bide batez osasunaren alde egin duzutena eskertuz zoriondu nahi zaituztegu. Segi egiten duzuten lan bikaina egiten. Biba zuek!!!

Eta nola ez bertako zein kanpotik etorrirtako partaide eta zaletu guztiei besarkada erraldoi bat. 

Atletismo popularraren egun haundiataz gozatzea opa dizuegu.