Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Hantura-kontrako botikak (ez-esteroideak) hartu behar al ditugu ?

Lehenik eta behin, azaldu behar dugu botika hauek aholkatzea ala ez medikuaren erantzukizuna dela. Dena den, gure fisioterapia kontsultara etortzen diren gaixo askok mota hauetako galderak egiten dizkigute eta ahal dugun neurrian erantzuten edo aholkatzen saiatzen gara.

Botika hauek nola hartu behar diren ulertzeko gorputzaren berritze prozesu naturala nolakoa den azaldu behar dugu. Alde batetik, hainbat ehunetan zaharrak diren edo gaixotutako zelulak fagozitosi izeneko prozesu baten bidez desagerrarazten dituzten zelula makrofagoak daude. Hondatutako zelula hauek behin desagertuta, beste zelula batzuen bidez (fibroblastos, condroblastos, osteoblastos...) ehun hauen sendaketa eta birsorketari ekiten zaio, hasiera batean orban bihurtuko den ehun konektiboa osatuz, fagozitosia baino lehen zeuden zelula berdinez osatua egongo dena.

Gutxi gorabehera urte beteren inguruan ehun konektiboa osorik berritzen dela ziurtatu genezake. Honela, giharrak, tendoiak, hezurrak, erraiak eta gorputzaren egitura guztiak.

Zer gertatzen da lesio bat dagoenean?

Edozein arazoren aurrean, gorputzak inflamazioa sorrarazten du. Inflamazio honek oinarrizko bi helburu ditu:

i. Gure gorputza kaltetzen duen zerbait egiten ari garela aditzera eman.

ii. Gorputzaren birsorketaren prozesu naturala bizkortu. Kutsatutako edo hondatutako zelulak azkarrago suntsitu eta era berean, berritutakoen sorkuntza azkartu.

Nola eragiten dute botika hauek?

Hantura-kontrako botikak hartzeak mina eta hantura murrizten dute. Hau da, mina kentzen digu, beraz, gaitza eragiten digun hori egiten jarrai dezakegu. Eta bestetik, hantura gelditzean, gorputzaren birsorketaren prozesu naturala geldiarazten du. Gainera, albo-kalteak sor ditzake; beraz, ez genituzke normalean hartzen ditugun bezain ezaxola hartu behar. Botika hauek gorputz funtzioak eragin ditzakete: gibelekoa, giltzurrunekoa, urdailekoa edo bihotzekoa. Konplikazio hauek modu ohikoan eta jarraian hartzen baditugu gerta litezke. Albo-kalte hauek direla-eta, botika hauek otorduen ondoren eta urdail babesle baten laguntzaz, gehienetan omeprazol, hartzea gomendatzen da, nahiz eta honek ere albo-kalteak sortu, baina beste idazki batean hitz egingo dugu horri buruz.

Honek esan nahi du ez ditugula botika hauek inoiz hartu behar?

Ez.

Zenbait ikerketak hainbat patologiatan botikek izan ditzaketen eraginez hitz egiten digute. (Non-steroidal anti-inflammatory drugs in sports medicine: guidelines for practical but sensible use de J A Paoloni y col. y Non-steroidal anti-inflammatory drugs for athletes: An update de J.-L. Ziltener y col).

Ikerketa hauek hezurretako gaitzetako botika hauen erabilpena kaltegarria dela jakinaratzen digute, hezurraren sortzea blokeatzen baitute. Tendoietako lesioetarako ez da onuragarria, ezta zorroa duten tendoietarako eta giharretako lesioetarako ere. Lotailu lesioetan, adibidez, bihurdurak, hasieran lagun dezake giltzadurako isuri handia egon bada. Dena den, tratamentuak ahalik eta motzena izan behar du, lesio zehatza, disfuntzio maila eta mina kontuan hartuta. Endekapenezko giltzadura patologiatan lagun lezake, tenosinobitis, miositis osifikatzailea sortzeko arriskua duen giharretako kontusioetan.

Dena den, gomendagarria da honelako botikak ahalik eta gutxien hartzea, alde batetik eragin ditzakeen albo-kalteengatik zein gorputzaren birsorketaren prozesu naturala geldiarazi dezakelako. Beraz, mina sentitzen dugun bakoitzean zerk sortzen duen bilatu behar dugu, zuzendu eta oinarritik arazoa konpondu eta ez adabakiak jarrita.