Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gaur ekainak 30 dituenean, El Diario Vascok bere idatzizko edizioan, osasuna eta kirol arloko adituekin parte hartu ahal izan genuen mahai inguruaren harira, artikulua kaleratu du.
Ainhoa Ayerdi, nutrizionista ultrafondoko proba ezberdinetan partaide, askotan Krutx Larre, kirol zientzietan lizentziatua eta prestatzaile fisikoa. Zuetako askok bikote honekin dudan harremana ondo ezagutzen duzue. Nere bizitzako aldaketa nagusienean, potolo eta sedentariotik, kirol ezberdinak praktikatzera, zutabe nagusienetariko bat izan ziren.
Iñaki Arratibel, kirol medikuntzan goren mailako ezaguna, kirol ezberdinetan urte askotako eskarmentuarekin. Horietako batean, C.D.Bidasoan bere aldamenean ikasi eta lan egiteko aukera eduki nuen.
Josean Arruza, psikologo eta Errealeko arlo psikosozialeko koordinatzailea. Mahai inguru hontan batu arte, ez nuen bera ezagutzeko aukerarik eduki, errendimendu altura loturik dagoen pertsona kirolari, entrenatzaile eta entrenatzaileen aholkulari bezala.
Iñaki Villalba, bere eskuetaz gozatu ahal izan dudan lanbide kide, lagun eta kirolaren maitalea.
Hauek izan ziren ultrafondoko kirolen boom-a eta kirol mota honen onurak zein harriskuak aztertzeko asmotan egin genuen mahai inguruan parte hartu zutenak, nik beraiekin gozatu eta ikasteko aukera eduki nuelarik.
Hitzegindakoaren edukinak gaurko Diario Vascokeko argitalpen inprimatuan irakur ditzazkezue, eta laster elkarbanatuko ditut zuekin sarean.
Batez ere argazkian elkatzen garen taldea azpimarratzea gustatuko litzaidake. Kirol mediku, nutrizionista prestatzaile fisikoa, psikologo eta fisioterapeutak. Arlo ezberdinetako profesionalak elkarlanean; disziplina anitzeko talde, gorputza gaitasunaren mugara eramango duen kirolariak behar duena. Ez soilik arazoak konpontzeko, baizik eta hauek ekiditzeko.
Bestetik, tamaina honetako profesionalekin mahaia konpartitzeak eragin didan harrotasuna eta asetzea aipatu nahiko nituzke.
Mila esker guztiei, plazerra izan zen.