Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 GORPUTZ OSOKO KRIOTERAPIAREN ONURAK KIROLAK ERAGINDAKO HEMOLISIAN

Anemia ohikoa izaten da kirolarien artean, horregatik gorputz osoko krioterapiak dituen onurak ikusteko ikerketa bat burutu zen.
Ikerketa honen emaitzak zein ondorioak zuekin elkarbanatu nahi ditugu.

Globulu gorriak edo eritrozitoak euren barruan hemoglobina duten odoleko zelulak dira. Eritrozitoen funtzioa zeluletara eta gorputzeko ehunetara oxigenoa garraiatzea da.

Kiroleko anemia, lehenago aipatu dugun moduan oso ohikoa izaten da atleten kasuan. Kirola egiten dugunean, hemolisi intrabaskularra gertatzen da zenbaitetan. Hemolisi intrabaskularra, globulu gorria suntsitu eta honen edukia plasman geratzen denean pasatzen da. Hau, hezurraren hausturarekin, kontratura muskularrarekin edota osmolaritate aldaketak ematean gerta daiteke, halakoetan mintza ohikoetan baino ahulago egoten baita, odoleko zirkulazioan erradikal aske asko daudenean hain zuzen ere.

Gorputz osoko krioterapia alderdi terapeutiko askotan erabil dezakegun tratamendu bat da. Krioterapiaren bitartez gorputza tenperatura oso hotzean sartzen dugu denbora tarte txiki batez, honek kirolaren arloan, muskuluko lesio baten errekuperazio denbora azkartzen digu, adibidez.

DISEINUA ETA METODOLOGIA:

Italiako Rugbyko Selekzio Nazionaleko hamar jokalari aukeratu ziren ikerketa hau egiteko. Ikerketa hasi aurretik odoleko parametro ezberdinak neurtu zitzaizkien (odoleko zelula esferiko kantitatea kontuan izanik), baita haptoglobina mailak ere (plasman aurktzen den eta hemoglobina askearekin lotzen den proteina bat da, hemoglobina-haptoglobina konplexua osatuz). Gorputz osoko krioterapia saioak bukatutakoan berriz neurtu ziren parametro berdinak.

Jokalariek gorputz osoko krioterapiako bosna saio egin zituzten, aurreko asteetako entrenamendu karga berdinak mantenduz.

EMAITZAK:

Haptoglobina eta odolean aurkitzen ziren zelula esferikoen kantitatea igo dela ikusi da tratamendua amaitu ostean.

ONDORIOAK:

Krioterapiak kirolean sor daitekeen hemolisia gutxitzen du datuei erreparatuta. Tratamendu honek, kirolarekin erlazioanatzen den eta hemolisiak sor ditzakeen aldaketa fisiologikoak ekiditen ditu.

[Journal of Human Sport and Exercise. 01/01/2009; Autores: Banfi Giuseppe, Melegati Gianluca, Barassi Alessandra, Gianvico Melzi d€™Eril]