Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Menopausiaren inguruan hitz egingo dugu gaur, urtean miloika emakume berri sartzen baitira bizitza etapa honetan. Horregatik, gorputz osoko krioterapiak menopausiak eragiten dituen sintoma horietan duen eragina azaldu nahiko genizueke.
Menopausia emakumearen adin ugalkorraren amaiera da, azken hilerokoaren ondoren agertzen da (batez beste 50 urte betetakoan), estrogeno eta progesterona hormonen gutxitzearen ondorioz.
Emakumezkoek menopausia garaian aldaketa ugari izaten dituzte eta zenbaitetan euren bizi kalitateari eragin diezaieketen aldaketan izaten ohi dira. Besteak beste, metabolismo sistemaren aldaketa egoten da hilerokoaren zikloaren bukaera delako eta honek, hormonetan eragin zuzena izaten du.
Beste zenbait sintoma ezagun dira, beroaldiak (sofokoak), antsietatea, errendimendu fisikoaren aldaketa, kontzentratzeko eta ikasteko zailtasuna, likidoen atxikitzea, pisuaren irabaztea, mina eta sexu grinaren gutxitzea.
Gorputz osoko krioterapiak, sintoma hauek arintzeko ere balio du. Gorputza tenperatura oso baxuetan jarri eta zelulen birsortzean laguntzen du, baita tentsio arterialaren oreka mantentzean eta beroaldien gutxitzean. Teknika honi esker, endorfina gehiago askatzen ditu metabolismoak eta honek ongizatea, sexurako grinaren areagotzea, adimenaren eta egoera fisikoaren hobetzea dakar. Bestalde, krioterapiak gantzen erretzea eragiten du mikrozirkulazioaren bulkadari esker. Zelulitisaren arazoak gutxitu eta azala tentetzen du honen oxigenazioa eta nutrizioa hobetuz. Eraldaketa hauek gorputzeko kanpo itxura beste era batera ikustarazi eta likidoen kanporaketa errazten du.