Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 GORPUTZ OSOKO KRIOTERAPIA ETA ARAZO SEXUALAK

Gaur arazo sexualen inguruko galdera erantzun batzuekin gatoz, hala nola, sexurako grina, ugalkortasunean arazo eta hilerokoak eragin dezakeen minaren ingurukoak dira.

Posible al da sexurako grina eta inpotentzia gorputz osoko krioterapiarekin aurre egitea?

Halakoetan kriosaunak erantzun onak eman ditu orokorrean. Estresak, nekeak edota gaixotasunen batek eragina izan dezake bai sexurako grina desagertzean eta baita inpotetzian ere. Gehienetan sauna kriogenikoko sesio gutxi behar izaten dira arazo hauen aurrean efektu positiboak lortzeko. Pertsona guztietan erabiltzen da tratamendua funts honekin baina gehienetan gizonezkoak tratatzen dira.

Egia al da gorputz osoko krioterapiak ugalkortasunean arazoak dituzten pertsonei laguntzen diela?

Bai, Errusian esaterako haurra izateko arazoak dituzten pertsonen artean frogatu da tratamendua jaso ondoren ugaltzeko ahalmena eskuratu dutela. Garrantzitsua da aipatzea, ugalkortasun arazoak dituzten pertsona hauek ez zirela zuzenki arazo hau izateagatik tratatu, beste arazo batzuengatik jaso zituztela krioterapiako saioak eta ugalkortasuna berreskuratzearena espero ez zuten sorpresa bat izan zela. Aldaketa hau, krioterapiak eragindako faktore askorengatik sortzen da, hala nola, hormonen ekoizpenean parte hartzen duten prozesu fisiologiko askotan eragina duelako. Ugalkortasunean arazoak dituzten pertsona askok desoreka eta gorabeherak izaten dituzte hormonalki eta hau izaten da maiz haurdun geratzeko arazoa suposatzen duen arrazoia. Halako kasuetan 10-15 saio egiten dira gorputz osoko krioterapiarekin, ondo funtzionatuko duenaren itxaropena oso altua izaten baita.

Hilerokoarekin nagoela sar naiteke sauna kriogenikoan?

Posible izateaz gain, gomendagarria ere bada. Krioterapiak ez du prozesu fisiologiko naturaletan negatiboki eragiten. Kriosaunan sartuta, hilerokoak zanbaitetan eragiten duen mina arindu dezake, gainerako minak arintzen dituen bezalaxe.