Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gorputz osoko Kriotarepia (hole body cryotherapy) edo aerokrioterapia gorputz azala tenperatura oso baxuan (-150º inguru) dagoen gas batean egotean datzan tratamendu bat da. Egoera berezi honek garuna alerta egoeran egotea eragiten du eta honela...
zoriontasunaren hormonak deritzenak sortzen ditu. Era berean, efektu antinflamatorio, analgesiko eta estimulatzaileak sortzen dira eta sistema inmunea aktibatzen da. Ondorioz, minaren eta nekearen sentsazioak ahuldu eta giharrak erlaxatzen dira, barneko organuen bidez odolaren jarioa handituz.
Aerokrioterapiak gaztetzeko eraginak ditu eta osagarri bikaina da organo lokomotoreen mina, arazo neurologikoak, tratamendu post-traumatikoa edo ebakuntza ondorengoa, e.a. Tratatzeko. Mina edo mugikortasun mugatua duten gaixoen errehabilitazioan laguntza eraginkorra da eta, horregatik, tratamendu mota hauek aplikazio interesgarriak dituzte kirol medikuntzan. Errekuperazio denbora murrizten da eta min eta neke sentsazioak, normalean ariketa gogor baten ondoren azaltzen direnak, murrizten dira egunerokotasunerako itzulia azkarragoa eta ziurragoa bultzatuz.
Gainera, tratamendu krioterapeutiko hauek kaloria gastu handia eragiten dute sesio hauen ondorengo orduetan. Ondorioz, pisua galtzeko programetarako baliabide aproposa da.
Aerokrioterapia 80.hamarkadatik aurrera garatutako tratamendu terapeutikoa da, oso ohikoa eta ezaguna da Europa Ekialdean eta oso azkar zabaltzen ari da mundu osoan.
Gorputz Osoko Krioterapia estrainekoz Japonen probatu zuen 1978an Toshima Yamauchi doktoreak eta artritis reumatoidea zuen bere gaixo taldeak. Izan zituen emaitza arrakastatsuek lortu zuten Reinhard Fricke (Alemania) eta Zdzislav Zagrobelny (Polonia) doktoreek honetaz interesa azaltzea, eta honela, 1982an eta 1983an hurrenez hurren, eremu honetako ikerkuntzari ekin eta teknika honen aplikazioa bultzatu zuten beste esparru batzuetan.
Horregatik, ez da kasualitatea Alemanian, Austrian, Errusian edo Polonian Krioterapiaren erabilera oso garatua eta zabaldua egotea. Alemanian 2008an 100 krioterapia kamara zeuden eta Polonian badira urte batzuk aerokrioterapia izugarri erabiltzen dela eta gainera, Gizarte Segurantzaren barnean.
Gorputz Osoko Krioterapia erabiltzeko eremu garrantzitsuenak kirola, osasuna eta edertasuna dira. Ondoren, eremu bakoitzaren onurak azalduko ditut.
2.1 Osasuna
Azaldu dudan bezala, Gorputz Osoko Krioterapia lehenaldiz medikuntzan probatu zen, hain zuzen artritis reumatoidea zuten pertsonengan. Gorputza muturreko tenperatura hotzean egoteak, era labur eta kontrolatuan, azken hamarkadatan egin diren azterketetan frogatu denez, mekanismo antinflamatorio eta analgesikoak aktibatzen ditu. Giza gorputza ez dago prestatuta muturreko tenperaturatan egoteko. Garunak jasotzen duen oharpena hain handia da, non gorputzaren egokitzapen mekanismoek, ez bakarrik autoerregulatzaileak, estimulu honi erantzutea eragiten du.
Horregatik, aerokrioterapia metodo fisioterapeutiko boteretsua da, hotzaren aplikaziotik haratago doana.
Hain denbora labur egoten denez, ez du eragiten mekanismo funtzionaletan, baina alerta egoeran jarzten ditu organismoaren baliabide fisiologikoak. Honek azaltzen du tratamendu eraginkorra izatea egoera askotan eta aplikazio terapeutikoasko izatea. Hauen artean:
-Mina -Inflamazioa -Artritis reumatoidea -Espondilitis reumatoidea -Fibromialgia -Esklerosis anitza -Estres eta antsietate egoerak -Depresioa -Loaren trastornoak -Bronkitis kronikoa -Bronkiotako asma -Alergiak -Migrañak -Menopausiaren trastornoak -Diabetes mellitus -Berez sortutako hepatitisa -Psoriasis -Neurodermatitis -Ekzemak -Erredurak
Erabilpen zerrenda luzea da eta luzatuz doa osasun arazoen gaineko ikerketa gehiago egiten diren heinean.
Gorputz Osoko Krioterapia prozesu naturala da, modu egokian erabilita, mina arintzeko erabiltzen diren botiken erabilpena murrizten duena eta ondorioz, ekidin edo gutxitu egiten ditu 2.mailako ondorioak.
Hala ere, gogorarazi behar da ezin dela osasunea n orokortu eta norberak modu batean edo bestean erantzuten diola tratamenduari. Era berean, zenbati debeku dago. Honela beraz, eta batez ere, osasun arazo larria edukiz gero, gomendagarria da aerpkrioterapia sesiotan hasi baino lehen norberaren medikuarenera joatea.
2.2 Kirola Kirolean aerokrioterapia 3 esparrutan garatzen da:
-Esfortzu fisikoen errekuperazioa -Kirol ekintzetan hobekuntza -Lesioen prebentzioa eta errekuperazioa
Giharretako odol isuria eta oxogenazioa errazten du. Krioterapiak sortzen duen gaitsun antinflamatorioak eta birgaitze prozesuen azkartzeak lesioen errekuperazioa azkarragoa izatea ahalbidetzen dute eta nahitaez geldirik egon beharreko epeak nabarmen murriztuz.
Bestalde, aerokrioterapia oso tresna ona da goi-mailako kirolariarentzat, bai alde fisikotik, bai alde psikologikotik. Esfortzu fisiko gogorren ondorengo errekuperazioa askoz azkarragoa da, tratamendu honek lesioen arriskua gutxitu eta modu seguruagoz, entrenamenduen kopurua eta intentsitatea handitzea ahalbidetzen baitu. Honek aurredenboraldirako eta zama handiko aldietarako tratamendu egokia bilakatzen du. Halaber, zenbait kirol motatako errendimendua onuraduna gerta daiteke, krioterapiaren ondoren, pultsazio kopurua jaitsi eta erresistentzia aerobikoa hobetzen baitu.
Horregatik guztiagatik, gero eta gehiago dira euren eguneroko entrenamendu eta lehiketetan Gorputz Osoko Krioterapia sartu duten eliteko kirolariak. Adibideak, 2012an Eurokopan jokatu zuen Frantziako futbol selekzioko jokalariak, Tourrean eta Espainiako Itzulian parte hartutako txirrindulariak, NBAko jokalariak (Los Angeles Lakers, Dallas Mavericks...) edo Mo Farah atleta Londoneko 2.000 eta 5.000 metroko txapeldun olinpikoa; hauek zerrenda luze bateko adibide batzuk besterik ez dira. Tourrean eta Espainiako Itzulian zenbait taldek (Astana, AG2R, Francais des Jeux...) ibilbidea jarraitzen duten kriosauna ibiltarika erabiltzen dituzte. Txirrindulariek etaparen hasieran eta bukaeran erabiltzen dute euren esfortzuen errekuperazioa azkartzeko.
Laburbilduz, Gorputz Osoko Krioterapiaren erabilerak kirolean izan ditzakeen onuren artean hauek azpimarra ditzakegu: -Nekearen gutxitzea -Giharretako minaren eta inflamazioaren gutxitzea -Ehunetarako odol jarioaren handitzea -Esfortzuen ondoren errekuperazio hobea eta azkarragoa -Entrenamendu zama handiagoa jasateko gaitasuna -Lesioen errekuperazio azkarragoa eta erorketen prebentzioa -Gainkargak eragindako lesioen prebentzioa -Hausturen edo ebakuntza kirurgikoen orbaintzearen azkartzea -Erresistentzia aerobikoaren handitzea -Energia sentsazio handiagoa eta aldartearen hobekuntza
2.3 Edertasuna eta ongizatea
Bere eragin erlaxagarri eta berritzaileari esker, kriosaunara egindako bisitek emaitza zaharberritzailea dute eta hobekuntza nabaria eragiten dute, bai osasunean, bai itxura fisikoan.
Aldartean ere baditu ondorio positiboak eta honek oso egoki bihurtzen du talantea hobetzeko edo depresio egoerei aurre egiteko. Tratamenduan dauden pertsonak sistema inmunologikoa estimulatzen dute (beraz, infekzioak izateko joera txikiagoa dute) eta energiaz beterik sentitzen dira. Jasotzen duten berehalako eraginetako bat eta arginetako bat loaren hobekuntza da. Azken finean, lo egin eta hobeto deskantsatzen dute. Aerokrioterapia zelulitisaren eta gehiegizko pisuaren kontrakoa tratamendu bikaina da, dietetarako osagarri aparteko bilakatzen da, baita masaje eta bestelako tratamendu estetiko-terapeutikoetarako ere, emaitzak azkarrago eta luzarokoago izanik.
Tenperatura baxuetara jartzen dugun organoa azala da, beraz, bere odol zainak, baita azal barneko gantzenak ere, azkarrago uzkurtzen dira. Tartamenduaren ostean, azabltzen dira oxigenoaren enzimen eta nutrienteen zirkulazioa bultzatuz, eta modu berean, toxinen galtzea. Ondorioz, azalaren itxura hobetzen da, leunagoa, zindoagoa... geldituz. Eraginak ez dira bakarrik estetikoak, Gorputz Osoko Krioterapia osos eraginkorra baita azalaren min askoren tratamenduetarako.
Edertasun eta ongizate esparruan kriosaunak dituen onuren artean hauek aipa ditzakegu: -Azal leunagoa eta osasuntsuagoa -Zelulitisaren desagerpena -Pisua galtzea -Azaleko orbanen leuntzea -Ile eta azazkal gogorragoak eta osasuntsuagoak -Estresaren eta antsietatearen murrizketa -Eragin pozgarri eta depresioaren aurkakoa -Libidoaren handitzea -Sexu energia handiagoa -Marranta eta bestelako eritsaun kutsakorren aurkako erresistentzia handiagoa -Nekearen gutxitzea eta bizitasunaren handitzea. -Giharretako eta artikulazioetako minaren murrizketa -Lesioen eta ebakuntzen errekuperazio azkarragoa -Manopausiarekin loturiko arazoen murrizketa.