Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 FIBROMIALGIA ETA NEKE KRONIKOAREN SINDROMEA & SAUNA KRIOGENIKOA: SINTOMEN AURKAKO TERAPIA BERRIA

Fibromialgia (FM) eta neke kronikoaren sindromea (SDC) askotan ulertzen ez den gaitza da. Baina sintomak ez dira "soilik irudizkoak". Ikerketa zientifikoek baieztatu dute fibromialgia benetako mina sortzen duen egiazko sindromea dela.

1.DEFINIZIOA

Fibromialgia eta neke kronikoaren sindromea min gihareskeletiko orokorra duten gaitzak dira eta neke, lo, memoria eta aldartean arazoak eragin ditzakete. Ikertzaileek uste dute bi gaitz hauek min sentsazioak areagotzen dituztela, garunak min seinaleak jaso eta prozesatzeko duen moduan eragiten baitute. Mina gogorra, sakona, lausoa eta kasu gehienetan deskribagaitza da. Zenbait area daude, oso sentiberak deritzonak, presioarekiko oso mingarriak izan daitezkeenak.

2.ETIOLOGIA

Gaixotasun honen etiologia ez dago zehaztuta, baina litekeena da batera doazen zenbait faktore tartean egotea; hauek , adibidez: genetika, trauma fisikoren bat, zirugia, infekzioa edo estres psikologiko esanguratsua. Beste kasu batzuetan, sintomak apurka-apurka areagotuz joaten dira, inolako arrazoi garbirik gabe. Era berean, gaitz erreumatikoak, esaterako, artritis erreumatoidea, lupusa eta espondilitis zurruna duten pertsonek fibromialgia pairatzeko aukera zabalagoa dute; eta 30-50 urte bitarteko emakumeek gizonek baino gehiago.

3.SINTOMAK

1.Min orokorra: Min hau jasaten duten pertsonak minarekiko sentikorragoak dira. Fibromialgiaren mina adierazgarriena da eta sarritan 5 hilabetez irauten duen min gorra dela esaten da. Orokortua izateko, mina gorputzaren bi aldeetan izan behar da eta gerritik gorakoa eta beherakoa. Maiz eguneko unearen arabera aldatzen da, baita estres maila, klima edo jarduera mailaren arabera ere. Badira ukimenarekiko sentiberak diren zonaldeak, gatillo puntua edo hipersentiberak deituak (1.arg). Askotan mina inurri sentsazioarekin edo gorputz-adarretako kolpeekin lotzen da, desatsegina edo mingarria izan daitekeena. Fibromialgiak ez die zuzenean artikulazioei eragiten, nahiz eta kasu askotan mina euretatik datorrela iruditu.

2.Nekea eta logura: Fibromialgia duten pertsonak maiz nekatuta esnatzen dira (indarrik gabe), denbora luzez lo egin badute ere, eta batzuetan oinazea baino okerragoa da. Kasu askotan, Fibromialgia duten pertsonek neke kronikoaren sindromea pairatzen dute. Nekea loaren nahasmenduari ere lotzen zaio. Gaixo askok lo arina izaten dute eta sarritan esnatzen dira atseden unean. Neke maila alda daiteke egun batetik bestera.

3.Ezagutzarekiko zailtasunak: fibromialgiak kontzentratzeko, eginkizun mentaletan arreta jartzeko edo kontzentratzeko gaitasuna kaltetzen du.

4.Bestelako arazoak: Fibromialgia jasaten duten pertsona askok aldi berean buruko mina, masailezurraren mugimenduan nahasmendua, kolon suminkorraren sindromea, antsietatea eta depresioa izaten dute.

4.TRATAMENDUA

Gaixotasun honen tratamenduak gaixoen mina eta nekea arintzeko, loa eta aktibitate maila hobetzeko, egokitasuna eta bizitza kalitatea hobetzeko egiten dira; baita funtzionaltasuna mantentzeko eta gaixotasunari aurre egiteko gaitasuna handitzeko eta ongizate psikologikoa hobetzeko ere. Horretarako sendagaiez gain, ariketen programak dira esku-hartze ez farmakologikorik gehien eta hobekien ikertu direnak. Bestalde, badira zenbait terapia ezezagunagoak, gorputz osoko krioterapia kasu, emaitza onak lortzen ari dena.

4.1. TRATAMENDU FARMAKOLOGIKOA:

Medikazioaren helburua loa eta minaren tolerantzia hobetzeada. Sendagaia kirola eta terapia alternatiboekin batera erabili behar da.

Analgesikoak: mina arintzeko erabiltzen dira, batik bat.

Hanturaren aurkakoa ez esteroide (AINES): dituzten ezaugarri analgesikoengatik erabiltzen dira gehiago, hanturaren aurkakoengatik baino. Giharretako eta gaixotasunarekin loturiko buruko mina arintzen laguntzeko erabiltzen dira.

Depresioaren aurkako triziklikoak: dituzten eragin analgesikoei esker, gaitzak sortutako nekea arintzen dutela dirudi, loaren kalitatea hobetzen dute, sendagaien bidez sendatzen zailena den sintoma izanik. Giharrak erlaxatzen ere laguntzen dute eta endorfinaren (gorputzaren analgesiko naturala) eragina areagotzen dute.

Lasaigarri muskularrak: sarritan aholkatzen dira tentsio muskularra baretzeko eta loari laguntzeko.

4.2. TRATAMENDU EZ FARMAKOLOGIKOA:

Fibromialgia pairatzen duten pertsonen bizitza ahalik eta erosoena izateko beharrezkoa da bizi-estiloan aldaketak egitea; hala nola: estresa gutxitu, ondo lo egin, maiz kirola egin, bizitza estilo osasuntsua jarraitu...

1.Kirola: ikerketek baieztatzen dute fibromialgiak jotako pertsonen sintomak arintzeko oinarrizkoa dela kirola egitea. Apurkako eta ohiko ariketak, igerian, oinez, bizikletaz ibiltzea... ondorio analgesiko eta depresioaren aurkakoak areagotzen dituela ikertu da eta hauek bizi-kalitate hobea izaten laguntzen dute. Hau gertatzen da ariketa aerobikoan gihar talde handiak erabiltzen direlako eta horrela nekearen agerpena atzeratzen dute.

2.Uretako Fisioterapia

3.Luzatze ariketak: giharren ehun leunen malgutasuna hobetzea du helburu. Gainera, luzatze ariketa egokien bidez, mina izugarri arin liteke.

4.Terapia osagarriak: akupuntura, masajeak, yoga... Erlaxazioa eta ondorioz estresa gutxitzen laguntzen dute.

5.Kriosauna: krioterapia hotza erabiltzean oinarritzen den terapia da. Gorputza zero azpitik dauden tenperaturetan jartzean, metabolismoa azkartu, sistema inmunea aktibatu, aldartea hobetu eta sendatze prozesuetan laguntzen duten efektu analgesiko eta antiinflamatorioak eragin ditzakeela baieztatu da. Krioterapiak loa erregulatzen laguntzen duela ere ondorioztatu dute. Era berean, minarekin lotutako zenbait sendagairen erabilera gutxitzea dakarrela; honela, albo-ondorioak murriztuz. Horregatik, kriosaunaren erabilera fibromialgiak jotako gaixoetan erabiltzea ikertzen ari dira, oraingoz emaitza positiboekin, bizitza-kalitatea dezente hobetzen laguntzen baitie gaixoei.

5.KONKLUSIOA :

Ahal den neurrian analgesiko eta antiinflamatorioen erabilera gutxitzea gomendatzen dugu, euren albo-ondorioengatik. Honela, gorputz osoko krioterapia eta profesional batek gainbegiratutako ariketa fisioterapikoak, hobetsita ur-azpiko ariketak, nahastuta egitea aholkatzen dugu. Berriki egindako ikerketa batzuek diotenez, honelako programek nekearen min kronikoen sintomak arindu eta fibromialgiak eta neke kronikoaren sindromeak jotako gaixoen bizi-kalitatea hobetzen dute.

Honengatik guztiarengatik, EGFISIOSen lan egiten dugunok sauna kriogenikoa eta fisioterapia ariketa taula konbinatzera animatzen zaitugu.

Zu laguntzen ahaleginduko gara!!!