Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Ez da korrika eginez jakitea, baizik eta korrika egitea jakinda.

Korrika hasi eta horri gustua hartzea bat da. Ekintza fisiko gutxi izango dira, hain errazak direnak eta berehalako "mendekotasuna" sortzen digutena egiten dugunoi. Ekintza biomekaniko naturala izanda, aurrera eramateko inolako tresnarik behar ez duena izanik, eta gorputzaren egokitzapen azkarra ikusita ( horri esker hobekuntza bizkorra da eta berehala ikusten dena) korrika egiten hasten den edonor runne bihurtzen da denbora laburrean.

Baina ekintzan hastea hain erraza izateak ez du esan nahi egun batetik bestera adituak izango garenik bere trikimailu, sekretu... eta arriskuetan!

RUNNER ONA IZATEKO FUNTSEZKO 3 BETEBEHAR:

1) PROGRAMAZIOA.

a. Banakakoa: Edozein entrenamendu planek baldintzei eta pertsonaren uneko egoerari egokituta egon behar du. Berez, gorputzaldia hain aldakorra den ekintza batean, ezinbestekoa da zehatz neurtzea eta norberari egokitzea entrenamendu plan guztiak modu pertsonalean.

b. Mailakatua: Nahiz eta ustezko egokitzapen ona sentitu, oso ondo kontrolatu behar dira kargen alternanatziaren oinarriak, egokitzapen prozesu neuromuskularrak eta errekuperazio-konpentsazio aldiak, bat-bateko gainkargak edo lesioak azaltzeko arriskurik izan nahi ez badugu, aurretik norbera ondo sentitu arren.

c. Osoa. Entrenamenduaz gain, ekintzarekin erlazionatutako bestelako parametro batzuk kontrolatu behar dira; hala nola: hidratazioa, elikadura, sufritzeko gaitasuna, borondatea, edozein esfortzu jarraituk sortzen duen higadura barne, batez ere, norberaren mugen gainditzea bilatzen bada, modu mailakatu eta orekatuan bada ere.

2) PREBENTZIOA.

Argi dago edozein lesio sendatzeko modu egokiena honen sorrera saihestea dela. Baina hain agerikoa dena ez da kontuan hartzen "ondo sentitzen" garenean. Berez, prebentzioa lesio baten sendatzea eta berregokitzapena bezain garrantzitsutzat jo beharko genuke ( agian garrantzitsuagotzat); izan ere, lesioa, bera azaldu baino lehen izan behar baitugu kontuan eta hura saihesteko modu egokiena da; ondorioz, ez genuke errekuperazio eta berregokitzapenik beharko. Prebentzio egokia, ongi aholkatua eta zuzendua entrenamenduaren lehen urrats eta ohitura egokitzat hartu behar da. Dena ondo aterako da profesionalen esku uzten baduzu, haiek irakatsiko baitizute nola landu modu egokian indarra eta flexibilitatea; deskonpentsazioak nola zuzendu; nola deskargatu muskulatura...

3) ERREKUPERAZIOA-BERREGOKITZEA.

a. Diagnostikoa: Inor ez dago lesioetatik salbu. Larriagoak edo arinagoak, baina edozeinek hartu dezake min. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da lesioaren diagnosi egokia egitea, besterik gabe hori jakinda, lesioa sendatzeko errekuperazio eta berregokitzapen prozesu egokiena martxan jartzeko.

b. Tratamendua: diagnostiko egoki baten ondorioz, bakarrik, aurrera eraman genezake tratamendu egokia, haibat teknika erabilita, baina beti ere errekuperazioa lortzeko helburuz. Lesioaren errekuperazioaz gain, funtsezkoa izango da gihar, artikulazio eta tendoi guztiak ondo egokitzea, baita gaixotutako alderdian eragiten duten lotura neuromuskularrak ere, ekintza zehatzaren berrabiaratze egokia ziurtatzeko.

EGFISIOS, KIROLEAN ESPEZIALIZATUTAKO FISIOTERAPIA ZERBITZUA

EGFISIOSen gure bezeroek egiten duten ekintza fisikoaren praktika deportibo-sanitarioaren burutze egokiaz arduratzen gara.

Gure gaixoak banaka eta modu globalean aztertzen ditugu, eta gure zerbitzu guztiak ez ezik, entrenamendu, fisioterapia eta osasunarekin loturiko alderdietan lan egiten duten laguntzaileen sarea ere eskaintzen diegu.

GURE ESKUTAN JARRI! KORRI!

EGFISIOS

Ibon Etxeberria & Olaia Uriarte

Marina kalea 4, behea. Donostia €“ San Sebastián.

943.461456.

Jarrai gaitzazu: Web , Facebook edoTwitter