Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Fisioterapia ez da kliniketan, ospitaletan edo osasun-zentroetan soilik egiten. Pazientearen etxean ere egin daiteke.
Etxez etxeko arreta honako kasu hauetan egin daiteke:
1. Etxetik ateratzea eragozten duten osasun arrazoi sakonak daudenean.
2. Ezinezkoa denean osasun-zentro batera iristea (urruti bizi zarelako edo bertaratzeko norbaiten laguntza behar duzulako).
3. Ordutegia dela kausa, edo denbora falta duzulako.
Etxez etxeko fisioterapia pazientearen eguneroko bizitzara egokitzen da, baina zerbitzuak kalitaterik galdu gabe.
Pazientearen ingurunea ezagutzea fisioterapeutarentzat laguntza handikoa izango da, ariketak aholkatzean haren etxera eta ingurunera egokituko dituelako.
Arnas arazoak, arazo reumatologikoak, neurologikoak, kardio-zirkulatorioak, muskulu-eskeletikoak dituen edozein adineko edozein pertsonak erabil ditzake etxez-etxeko fisioterapiaren zerbitzuak.
Fisioterapiak oso eraginkorrak diren hamaika tresna terapeutiko dauzka, makina handirik gabe erabil daitezkeenak: adibidez, ariketak, eskuzko terapia, teknika respiratorioak zein neurologikoak.
Etxez-etxeko arreta komenigarria izan daiteke kirurgiaren zain dauden pazienteentzat. Gaixook funtzionaltzasuna mantenduko dute eta era egoki batez aurre egin ahal izango dute.
Zure etxean bertan errekuperazio funtzionala egiteak tratamendu onuragarriagoa eta erosoagoa eskain diezazuke. Horrexegatik, ez ezazu gehiago itxaron: jar zaitez harremanetan zure fisioterapeutarekin!
Hemen sakatuz Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoak egindako bideoa ikus dezakezu. Zure gustokoa izango delakoan agurtzen gara.
EGFISIOSen horrelako serbitzua eman diezazukegu, galde iezaguzu.