Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 ESPONDILITIS ANKILOSANTEA: IKERKETA KRIOSAUNAREKIN

Ikerketa honen helburua gorputz osoko krioterapiak zinesiterapiarekin batera landuaz Espondilitis Ankilosantea duten pertsonetan duen eragina neurtzea da.

Horretarako, gaixotasun hau duten 32 gizonezko aukeratu dira entsegu klinikoa egiteko. 16 pertsonako bi taldetan banatu ziren inongo ezaugarririk kontuan izan gabe. Talde erdiak, zinesiterapia saioak bakarrik jaso zituen eta beste erdiak zinesiterapia gehi 10 saiotako gorputz osoko krioterapia.

32 gizon hauei hasieran zuten bizkarreko mugikortasuna neurtu zitzaien ikerketa egin aurretik eta ostean.

EMAITZAK:

Gaixo guztietan hobekuntzak nabaritu ziren jaso ziren datuei begira, baina gorputz osoko krioterapia saioak jaso zituztenen taldean hobekuntzak askoz nabariagoak izan dira. Hobekuntza hau, bizkarrezurreko eta toraxeko mugikortasunean nabaritu dira batik bat.

ONDORIOAK:

Gorputz osoko krioterapia erabiltzeak hobekuntza nabarmenak sortu ditu espondilitis ankilosantean zinesiterapiarekin batera landurik.

[Ortopedia, Traumatología, rehabilitacja. 01/11/2005; 7(5):549-54. ISSN: 1509-3492]