Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Espondilitis ankilosantea (EA) hanturazko gaixotasun kronikoa da, gehienbat bizkarrezurreko artikulazioei eragiten diena. Artikuloan gaixotasunaren inguruko nondik norakoak eta tratamendu posibleak ezagutzeko aukera izango duzue.
Zer da?
Espondilitis ankilosantea (EA) hanturazko gaixotasun kronikoa da, gehienbat bizkarrezurreko artikulazioei eragiten die. Bizkarrezurrean ditugun ornoak elkarren artean lotzeko joera hartzen dute, bizkarreko mugimendua eragotziz, malgutasuna galdu eta zurrun gertatzen da.
Nola sortzen da?
Ezezaguna da gaixotasunaren sorrera, baina genetikak eta herentziak eragin handia dutela diote adituek. Espondilitisa beste infekzio batek sortua ere izan daiteke. Hala ere, oraindik ez da gaixotasunaren oinarria aurkitu.
Sintomak:
Hantura artikulazio sakroiliakoetan hasi ohi da eta honek lunbagoa deritzogun mina sorrarazten du, min honekin batera zurruntasun sentsazioa emanaz. Pixkanaka azaltzen doan mina da, horregatik zaila izaten da gaixotasuna noiz hasi den zehaztea.
Lunbagoa pertsona atsedenaldian dagoela azaldu eta ariketarekin gutxitzen da, hau da eguneko lehen eta azken orduetan sentitzen da okerrago.
Denborarekin, mina eta zurruntasun sentsazioa bizkarrezurretik gora igo eta leporaino iritsi daiteke. Ornoak elkarren artean lotuz joaten dira pixkanaka eta ondorioz bizkarrezurrak malgutasuna galtzen du.
Diagnostikoa:
Diagnostikoa egiteko, sintomatologian, azterketa fisikoa eta X izpiez baliatzen gara normalean. Zenbaitetan, erresonantzia magnetikoaren beharra izan daiteke, aurrena egindako frogekin diagnostikoa argi ikusten ez bada.
Gaixotasunak herentzia eta genetikarekin zerikusia izan dezakeela sumatzen bada, odol analisi bat egiten da, betiere familiartean beste gertuko kasuren baten presentzia dagoenetan.
Tratamendua:
Gaur egun ez dago tratamendurik gaixotasuna sendatzeko, hala ere, badaude zenbait medikamendu eta teknika espondilitisak sortzen dituen mina eta zurruntasuna arintzeko, honela bizi kalitate hobea lortuz.
· Tratamendu farmakologikoa: hanturaren aurkako medikamenduek (AINEek), artikulazioan sortu den handura gutxitu eta mina desagertarazten dute.
·Tratamendu EZ farmakologikoa: fisioterapia garrantzitsua izaten da espondilitisaren tratamenduan. Ariketa fisikoak eta arnasketa ariketak lantzen dira bizkarra indartzeko helburuarekin. Ariketa hauen bitartez, bizkarrezurraren zurruntasuna ekidin eta mugikortasuna berreskuratuko da.
SAUNA KRIOGENIKOAK emaitza oso onak izan ditu gaixotasun honetan, 3 minutuko tratamenduekin artikulazioetako hantura jaitsi eta bizkarrezurraren mugikortasuna berreskuratzen da. EGFISIOSen SAUNA KRIOGENIKOAren onurak probatzeko aukera eskaintzen dizugu. Etorri eta probatu!
Aurrerago SAUNA KRIOGENIKOAREKIN tratatutako paziente batzuekin eginiko ikerketa argitaratuko dugu.