Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gaur esku terapiari buruz hitz egingo dugu. Askotan entzun dugu hitz hau, fisioterapian oso ezaguna dena, baina ba al dakigu egiaz zer esaten dugun esku terapiari buruz mintzatzean?
Esku terapia ebidentzia zientifikoan oinarritutako zenbait ekintza fisioterapikoen multzoa da, banan banako diagnostikorako helburua duena, prebentziozkoa edo terapeutikoa.
Jatorria duela urte dezentekoa da, baina James Cyriax esku terapiaren sortzailetzat jo genezake. Web orri honetan behin baino gehiagotan hitz egin dugu pertsona entzutetsu honen garrantziaz, fisioterapia irauli zuen ikuspuntu berria ekarri zuena. Cyriaxen ondoren, beste zenbait ere aipatu beharko genituzke, Kaltenborn, Mc Kenzie, Maitland, Grieve, Mulligan, Bluter... hauek James Cyriaxen fisioterapia modernoaren ikuspegia garatu eta eguneratu zuten. Egile hauen guztien ekarriak arrazoiketa klinikoan eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako metodoa zehaztera bultzatu gaitu, egun esku terapia deitua.
Esku terapian hainbat esku teknika erabiltzea da, giharretan, hezurretan, ehun konjuntiboan, nerbioetan aplikatzen dena eta honekin disfuntzio organiko eta funtzionalak orekatzen eta normalizatzen dituzten erreakzio fisiologikoak lortzen dira, baita azalpen mingarriak ere.
Horretarako oinarrizkoa da arrazonamendu klinikoa, anamnesis on baten eta azterketa zuzen baten bidez lortutako informazio gehienaren pilaketan oinarritzen dena. Informazio honekin diagnostikoaren hipotesia lortzen dugu, eta ondoren, hainbat test artikular, giharretakoa eta neuralak erabilita baieztatzen dugu, diagnostiko fisioterapikora iristeko. Diagnostiko fisioterapiko honek aurrean dugun patologia zein den ez ezik, honi eragiten dioten arrazoiak ere azaltzen dizkigu.
Baieztapen test hauen helburua gaixoaren sintomak errepikatzea da. Honela, diagnostiko fisioterapiko on baten helburua lortzeko beharrezko informazioa ematen digu. Etsaiari nola aurre egin jakin baino lehen, etsaia zein den jakin behar dugu.
Honaino iritsita, behar den tratamendua egiten dugu, ondoren berriz ebaluatuko dugu eta honela jakin tratamendu hori egokia izan den ala ez.
Honekin guztiarekin batera gaixoaren heziketaren ezagupena dator. Oinarrizkoa da egiten ari garena azaltzea, zein den arazoa eta nola dabilen. Batez ere, kontuan hartuta, disfuntzio hori jasaten duen pertsonak sendatze prozesuan eta egunerokotasunerako moldaketan pertsonaia garrantzitsuena izan behar duela. Fisioterapeuta prozesua gidatu eta jarraitzen duen profesionala dela badakigu, baina sendatzearen ardura arazoa sufritzen duen pertsonarena da. Bukatu da gaixo pasiboa ohatilan etzanda egotea eta fisioterapeuta aktiboa osatzen aritzea. Kontzeptu honen garrantziaz ohartu behar dugu. NEU NAIZ NEURE BURUA SENDATUKO DUENA, FISIOTERAPEUTAK LAGUNDUKO DIT OZTOPOAK GAINDITZEN ETA GIDATU ETA AHOLKATUKO DIDANA PROZESU HONETAN.