Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Kriosaunaren aplikazioak ekintza funtzionala hobetzen du, espastizidadea eta mina gutxitu, neurodegenerazioa frenatu egiten du. Beti ere beste terapiekin konbinaturik.
Duela egun batzuk ADEMGIko lagun batzuen bisitaz gozatzeko aukera izan genuen, Sauna Kriogenikoa probatzera etorri ziren. EGFISIOSen konbentzimendu osoa dugu terapia honekin patologia honen zenbait sintoma arintzeko laguntza eman dezakegula. Gainera, kriosaunaren erabilera lagungarri gerta daiteke elkarteko fisioterapeutek eta profesionalek egunero egiten duten lanerako. Aukera aprobetxatu nahi dugu guztiak agurtzeko.
Esklerosi anizkoitza nerbio sistema zentralari eragiten dion gaixotasun autoinmunea da (garuna eta ornomuina). Mielinak nerbio zuntzak bildu eta babesten ditu eta, era berean, nerbio-bulkadaren eroapena onartzen du euren artean. Esklerosi anizkoitzean nerbio-sistema zentralaren zenbait esparrutako neuronen desmielizazioa sortzen da, eta horrela, nerbioen garunetik eta garunerako bulkada elektrikoak gidatzeko gaitasuna galtzen da, sintomen agerpenak sortuz.
Esklerosi anizkoitza gaixotasun neurologikorik usuena da gazte-helduen artean (20 eta 40 urte bitartean diagnostikatua), eta emakumeengan eragin handiagoa du.
Gaixotasunaren kausak ez dira ezagutzen, baina uste da mielinaren suntsipena sistema inmunologikoaren organismoarekiko erantzun ezohikoa dela. Hau ingurumen edo faktore hereditarioei lotuta egon daiteke, are gehiago, gaixotasuna birus batekin lotu izan da.
Esklerosi anizkoitzaren sintomak gaixotutako nerbio-sistema zentralaren mende daude; beraz, desberdinak izan daitezke pertsonaren arabera. Normalean, esklerosi anizkoitza duen pertsona batek sintoma bat baino gehiago izan dezake, baina pertsona guztiek ez dituzte sintoma oro jasaten.
Sintomarik arruntenak hauek dira: zentzumenen nahasmendua, dardarak, ahuldadea, inurridura, koordinazio falta , orekaren alterazioa, nekea, espastizidadea, mintzamenaren nahasmendua, alterazio urologikoak eta ikusmenaren alterazioak besteak beste.
Gaur egun, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa egitea posible da historia klinikoa eta neurologoak egindako azterketa neurologiko osoari esker. Gainera, diagnostikoa baieztatzeko proba osagarriak egiten dira, hala nola, erresonantzia magnetikoa, likido zefalorrakideoaren potentzial ebokatuen analisia.
Egun, esklerosi anizkoitzarako sendabiderik ez dago; beraz, tratamenduaren bidez broteen tarteak luzatu eta sintomak arintzen saiatzen dira. Horretarako, funtzio jakina duten zenbait sendagai erabiltzen dira, gaixo bakoitzaren sintomen arabera neurologoak agintzen dituenak. Honetaz gain, nahitaezkoa da diziplina anitzeko errehabilitazio egitasmo bat antolatzea (fisioterapeutak, psikologoak, terapeuta okupazionalak, logopedak, gizarte langileak...) ezgaitasunaren garapena eta konplikazioak atzeratu daitezkeela zientifikoki frogatuta baitago eta bide batez, eraginpekoa eta euren familia hezi baitaiteke gaixotasunean, bizitza kalitatea hobetuz.
Bestalde, EGFISIOSen eskaintzen dugun "gorputz osoko kriosauna" teknika Polonian ezagutu zen, esklerosi anizkoitza zuen jendearen ekintza-funtzionala hobetu, espastizidadea murriztu eta tenperatura baxuengatik lortzen zuen ondorio analgesikoarengatik.
Azido urikoak ezaugarri neuroprotektoreak dituenez, esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasun neurodegeneratiboetan kontzentrazio maila handitzea proposatu da. Egindako azterketetan ikusi da, sauna kriogenikoa erabili dutenen tratamenduen ondoren, plasman azido urikoaren kontzentrazio maila handitu dela esklerosi anizkoitza duten gaixoengan.
Esklerosi anizkoitzean, berezko erreakzio inflamatorioaz gain, prozesu neurodegeneratiboa gertatzen da. Estres oxidatiboa faktore garrantzitsua da, desmielinizazioa eta min axonala sorrarazten baititu, eta beraz, bere neutralizazioak esklerosi anizkoitzaren neuroprotekzioari laguntzen dio. Azterketa askotxok frogatu dute era berean, gaixotasun hau duten pertsonengan gorputz osoko kriosauna erabili ondoren, plasmako faktore antioxidatzaileak gehitu direla.
Honengatik guztiarengatik, gaixotasun honek eraginpean dauden pertsonak animatu nahi zaituztegu EGFISIOSen aldetik Sauna Kriogenikoa erabiltzera, beti ere beste tratamendu batzuekin batera, arestian aipatu dugun bezala.
Zuek laguntzea espero dugu.