Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Eskerrikasko emandako guztiarengatik Olaia

Gaur gure lakinde Olaia Uriarte agurtzeko eguna heldu da.

Bost urteetako harreman profesionalaren ostean Olaiak bere bide profesionala zabaltzeko aukera du.

Hitz hauekin bost urte hauetan EGFISIOSen eman duen guztia eskertzeaz gain, bide berrian ahalik eta zorterik handiena opa diogu.

Olaiak inplikazio ikaragarria izan du EGFISIOS proiektuan. Asko ikasi dugu berarekin eta asko izan da ekarri duen onura.

Zuk emandako guztia eredu izango da guretzat.

Olaiaren eskutik pasa zareten askok trasmititu diguzuen moduan pertsona askori lagundu izan die Olaiak. Beti goxo, alai, zein profesional inplikatu gisa.

Olaiak profesionalki formatzen jarraitzea eta fisioterapian eboluzionatzeko aukera du. Guretzat galera handia izan arren, bide berria hobetzen jarraitzeko egokia dela deritzogu. Eta urritik aurrera hartuko duen bidea oparoa izango zaiolakoan munduko zorterik handiena opa diogu.

Zauden lekuan zaudelarik jarraitu ZU izaten eta zure doai guztiak garatuz jendeari ON egiten jarraitu.

"Zergatik galdu itxaropen beerriz ikustekooooo...."

Olaia eskerrik asko eta zorionak eman diguzun guztiarengatik. Zu EGFISIOSeko partaide izatea guretzat ohore bat izan da.

Zorte pila zure bide berrian eta gogoratu EGFISIOS beti zure itxasontzia izango dela.