Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Eskerrik asko Atletico Sansebastian Rugby Taldea

Bukatzear da beste denboraldi bat eta, berriro ere, eskertu besterik ez in dut egin...

2014-2015 denboraldian markatzen genituen helburuak ez ditugula bete esan genezake, baina pertsonal eta profesional mailan giza talde honek erakutsitakoa handia izan da.

Dagoeneko 4 denboraldi daramagu EGFISIOS eta ATSS Rugby Taldea kolaborazioan eta urtez urte gehio ikasten dugu beraiekin. Rugbya kirol bat baino gehiago da. Bizitzarako heziketa eredu bat nun konpromezua, taldea, familia, errespetua etb... hitz klabe bilakatzen diren.

Urte hauetan gehien markatu nauena talde izaera da. Hemen ez daude figurarik. Denak elkarrekin egiten dute FIGURA. Norbanakoa ez da ezer bere kide guztiak gabe, jokatu naiz bakiloan egon. Trasformatu, naiz gradan animatu. Ensailatu, naiz bendajeak egin. Guztiak barku beraren parte dira eta barkua bere osotasunean aurrera edo atzera egingo du.

Rugbyko mundu honetara gerturatu nintzenean, bereala famili honen parte senti arazi ninduten. Beraz barku horretan ere arraun egiten saiatu gara ahal izan dugun hoberen. Hutsuneak hutsune, gabeziak gabezi, barku, famili, hontakoa izatea tokatu zait. Eta arro esan dezaket nere familia maite dudala eta barku honetaz oso arro nagoela. Itsaso eta ozeanoak zeharkatzeko aukerarik onena.

Mila esker mutilak. Eta ATEEEEEENCIÓN..................BAT,BI,HIRU ALETIKO!!!