Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 ERDITZE AURREKO ETA OSTEKO ARIKETA SAIOAK

Ama izango zara edo izan zara?
Zure gorputza zaintzeko unea da.

EGFISIOSek erditze aurretik zure gorputza modu egokian prestatzeko aukera eskeintzen dizu bakarkako saioen bitartez, zure gorputzaren malgutasun eta mugikortasuna landuz, eta ondorengo hilabetetan garrantzitsuak izango diren muskuloak indartsu matenduz. Saio hauek erditze prozesura askoz hobeto prestatuta iristera ere lagunduko dizute.

Erditze ondoren, berriz, postura eta hipopresibo saioen bidez, zure gorputzeko zoru pelbiko eta abdominalak berriz ere modu egokian suspertuko ditugu, epe labur eta luzera osasun arazoak ekidinez, baita umearen zainketaren ondorioz nekatuagoak egon ohi diren muskuloen erlajazio eta luzaketa landu ere.

Haurdunaldi osasuntsu eta aktibo bat eraman eta zaindu zure gorputza erditze aurretik eta ondoren!

Dei iezaguzu informazio eske edo eskatu zure txanda

943461456