Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
EGFISIOS KORRIKALARIAK taldeko partaideak Donostiako San Silvestren bigarren bukatu zuen.
Abenduaren 31 EGFISIOS KORRIKALARIAK urte amaierako argazkia egiteko erabiltzen dugu.
Arratsaldeko hiruretan taldekoak kontsultara iristen hasi ziren. Argazkia atera eta urteko azken lasterketarako, Donostiako San Silvestrerako , beroketa lanak egiteko asmoa zegoen. Haiek ezagututa, puntualitatea izugarria izan zen, jakina! Urduri antzean jartzen dira lasterketa egunean. Iulen Ibañez, Aitor Aizpuru eta Xabi Vega Marina kaleko 4. atarian aldatuta eta korrika hasteko prest zeuden. Julen Urkio eta ni neu minutu batzuk lehenago geratuta geunden egun horretako lasterketa egitea galaraziko zion lesioari begirada botatzeko. Azkenik Elena Silvestre, herrikoia den guztia denbora pasa dena berarentzat eta ez guretzat bezala, oso urduri jartzen baikara, lasai asko iritsi zen, baina garaiz.
Behin denak prest geundela, Kontxarantz abiatu ginen. Nola ez ba, horrelako paisaia gertu izanda!. Argazki ofiziala egin, topa eginez beste informalago bat, isostarrekin noski, eta berotzera Julen agurtu ondoren, aurten lasterketa hesiaren beste aldetik ikusi beharko zuena. Beroketa hasi bezain laster, konturatu nintzen korrikalari hauek oso jatorrak direla, baina geldirik, lasterketarako pentsatuta neukan beroketa erritmoa baino zertxobait gogorragoa baitzen. Beraz, agurtu nituen eta helmugara joan nintzen, non Elena Silvestrek bigarren egin zuela esan zidaten.
Añorga triatloi taldearekin topatzeko plazerra izan nuen, eta beraiekin urte amaierako argazkia ateratzeko aukera eman zidaten. Mila esker.
Lasterketa aurretik nolakoa izan zen jakiteko Juleni eskatuko diogu kronika idatzeko bere blogean, viajar por viajar , hemendik gomendatzen dizuedana. Atzetik gustura Iker Lunarok, Leire Tapiak eta Onditz Odriozolak eta añorgatar triatleta batzuek Donostian egun horretan urteari bukaera korrika eman nahi dioten korrikalariak animatzera elkartutako jende andanak sortzen duen giroaz gozatzeko aukera izan genuen. Aipamen berezia merezi du Kale Nagusia eta Abuztuaren 31 kaleko izkinean, Santa Maria elizaren parean, jendetza elkartzen dela animatzeko gogoz eta musikaz lagunduta, oilo ipurdia jartzerainokoa. Gainerantzean, azpimarratu beharko litzateke Amara Kirol Elkarteak urtero lasterketa antolatzeko egiten duen lana gero eta hobeto burutzen duela.
Elenak harrituta utzi gintuen. Hasieratik bere arerio eta era berean lagun ona den Maite Guerreroren ondoan, hemendik zoriondu 2015ean lortu duen guztiarengatik, kokatu zen, elkarri begiratzen, eta ezagutzen ez zuten korrikalari bat azkarregi zihoala ikusi zuten, baina atzeratuko zela pentsatu zuten. Ez zekiten Barbara Sanchez zela, eta erritmo horrekin jarraituko zuela bukatu arte, lasterketa irabazita 31:03 denbora eginda, Elena minutu eta zerbaitera iritsi zen, 32:26 zehazki, eta hirugarren Betty Revel izan zen, 32:47. Zorionak hirurei. Bideo honetan ikus dezakezue Elena helmugara iristen.
Espero dugu hurrengo herri lasterketetan ere gurekin izatea. Orain zure taldean zentratu Atletiko San Sebastián .
Zorte on Elena.