Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 EGFISIOSen ekimena Erretinosi Pigmentarioak eragindakoen alde

Retinosis Gipuzkoa Begisarerekin elkarlanean, EGFISIOSetik gaixotasun honen berri eman eta antolatu dugun ekimen batetan parte hartzera animatzen zaitugu.

Retinosis Gipuzkoa Begisarerekin elkarlanean, EGFISIOSetik gaixotasun honen berri eman eta antolatu dugun ekimen batetan parte hartzera animatzen zaitugu.

Erretinosi Pigmentarioa

Erretinosi Pigmentarioak, erretinari eragiten dion jaraunspenezko eta endekapenezko gaixotasun honek, beste hainbat sintomen artean, etapa berantiarrenetan erabateko itsutasuna erakarri bitartean gaueko itsutasuna eta ikuseremuaren galera mailakatua erakartzen du. Gipuzkoan 200 bat gizon-emakumek pairatzen dute eta sendabide edo gaitzaren garapena moteltzen duen tratamendu ezean, eragindako pertsonek ikerketan oinarritzen dute beren itxaropen-bidea.

Hori gertatu bitartean, gaitza eta bere sintomak ezagutera emateak eragindakoen egoera hobetzen lagun dezake, izan ere, pertsona hauen ulermen eta interakzio soziala beti ez da erraza izaten. Adibidez, egunkaria irakurtzeko gai den pertsona berak mugitzeko bastoi txuriaren beharra du. Ezin uler daiteke ezagutzen ez dena!

Zentzu honetan, Retinosis Gipuzkoa Begisarek kirolariek beren entrenamendu eta lehiaketetan erabili eta, hortaz, gaitzaren ezagutza hedatzeko asmoz, kamiseta tekniko batzuk banatzean datzan kanpaina bat jarri du abian.

EGFISIOSenEkimena

EGFISIOSeko kideok kanpaina honetara atxiki nahi izan dugu eta kamisetak erabili eta banatu ez ezik, azaroaren 1ean goizeko 11.00etan Kontxako erlojuetatik abiatuko den errodaje solidarioa antolatzea pentsatu dugu.

Ekimen honetan parte hartzeko beharrezkoa den dohako kamiseta lortzeko pasa zaitez MARINA KALEA 4 BAXUAN Donostian dugun kontsultatik. Azaroak 1a baino lehenago ezin bazaitezke gerturatu, egunean bertan errodajea baino lehenago etorri eta zuen partehartzea baieztatu duzuenentzat kamisetak izango ditugu.

Bestalde, ekimen honi ahalik eta oihartzun handiena eman, kamisetekin argazkia atera eta berauek zuen sare-sozial eta WhatsApp bidez partekatzea eskatzen dizuegu. Era berean, Retinosis Gipuzkoa Begisarek bere kanaletan kanpainak duen babesa jaso ahal izateko argazkiak beraiei ere bidaltzea eskatu digu:

Helbide elektronikoa: info@begisare.org

Twitter: @begisare

Facebook: retinosispigmentariagipuzkoa

Mila esker zuen babesa eta Erretinosi Pigmentarioaren alde kirola egiteagatik!

Lor ezazu zure kamiseta eta azaroaren 1ean ikusiko dugu elkar Kontxako erlojuetan.