Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 EGFISIOS KORRIKALARIAK martxan

Igande honetan egfisios korrikalariak taldeak lehenengo proba serioa egin du.

Irailaren 28an egfisios korrikalari taldearen Donostiako maratoia prestatzeko lehenengo testa izan da. Gainera ekipazio berria estrenatzeko aukera izan dugu.

Osasun Mentalaren aldeko 5 Milak izan dira lehen tes hau egiteko aukeratutako froga. 8 kilometrotako lasterketa laua eta azkarra. Igandean marka onak egiteko eguraldirik ez egon harren oso azkar atera zen lasterketa. Bereala taldeko kideen artean ikusi zen non geratuko zen bakoitza. Iulen eta Aitorrek erridmo oso gogorra jarri zuten haseratik. Ni beraiekin juten saiatu nintzen, baina errepideak bakoitza bere lekuan jartzen du eta ezin izan nuen eutsi, poliki poliki denbora galduz. Bestetik Unai burua hotzago duen seinale erridmo lasiago bat hartu zuen eta gutxitik gehiagora egin zuen lehenengo test hau. Aprobetxatu nahi ditut lerro hauek Segio Roman Txapelduna zoriontzeko, nahiz eta eguraldiak ez lagundu 24:52 markatuz irabazi zuen lasterketa. Bere atzetik Mikel Albeniz 25:33 markatuz sartu zelarik. Aupa Mikel!!!

Neskei dagokionez Carmen Perea 31:34rekin izan zen txapelduna. Zorionak zuri ere Carmen.

Egfisios korrikalari taldeari dagokionez, emaitzak hauek izan ziren:

Aitor Aizpuru 29:26 minutu 32. postua.

Iulen Ibáñez 29:27 minutu 33. postua

Ibon Etxeberria 30:51 minutu 55. postua eta

Unai Arregi 33:08 minutu 109. postua

Oso emaitza polita maratoirako prestaketarekin jarraitzeko.

AUPA EKIPO AURRERA GOAZ.