Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 EGFISIOS KORRIKALARIAK Donostiako Maratoian

Azaroaren 30: EGFISIOS KORRIKALARIAKen oroimenean markaturik geratuko den eguna da. Esfortzu, sentimendu, lorpen eta zenbait ezbehar sortatu zirenekoa alegia.

Azaroaren 30, Donostiako Maratoia, EGFISIOS KORRIKALARIAKen egun seinalatua, denboraldiko helburu printzipala izanik. Maratoian parte hartutako korrikalariak honako hauek izan ziren: Aitor Aizpuru, Julen Urkiola eta Ibon Etxeberria. Aipatutako lehenengo biak, euren marka hobetzeko asmoarekin eta hirugarrena, Maratoiak duen distantzia luze eta konplikatuan estreinatzeko xedearekin. Bestalde, Iulen Ibañez genuen, gure 10km-tako ordezkaria, egun ha zuen bere marka pertsonalik onena egiteko 10.000m-tan 37 minututatik behera jaisteko.

Aurreko astean izan genituen bero eta hego haizearekin, ezin kexatu egunean bertan izan genuen eguraldiarekin, hala ere, eskatzen hasi ez gero, hezetasun eta haize gehiegi zegoela iruditu zitzaigun. Egia esanda, orokorrean, egindako markak, ez ziren hoberenetarikoak izan.

Aitor Aizpuru genuen taldeko faborito eta ez zigun hutsik egin, kronometroa 2:59:25 geratu, hiru orduko muga jaitsirik, 397. postuan geratu zen sailkapen orokorrean.

Oraingoan ere, beste zenbait lasterketetan eta entrenamenduetan bezala, Julen Urkiola eta Ibon Etxeberria batera joan ziren hasieratik bukaera arte. Julen, Ibon baino freskoago iritsi zen 30. kilometrora eta adiskidetasun ikasbide bat eman zigun Iboni itxoinaz, animatuaz eta lagunduaz, Ibon bera 35.en kilometroan etsitzekotan zegoelarik Julenen laguntzagatik izan ez balitz. Helmugan 3:11:02 markatuz sartu ziren, sailkapen orokorrean 709. eta 710. postuan geraturik.

10km-tako gure ordezkari den Iulen Ibañezek, denboraldi bikaina egin ostean ez zuen lortu bere helburua zen 37 minututatik jaistea, ez zen bere eguna izan. Hasieratik hankak gogortu eta ez zioten erantzuten. Lasterketa uztekotan egon bazen ere, izan zituen harrotasunak eta duintasunak ez zioten amore ematen utzi eta esanezin daitekeen sufrimendua jasanda 38:33ko marka egin zuen 76. postuan geraturik. Pena da Iulenentzako baina aldi berean pozik egon beharko ginateke egindako denboraldi ezin hobearekin eta igandean jasandako sufrimendu erakustaldiarekin.

Bestalde, gure lagunak aipatu nahiko genituzke, esaterako, Mikel Albeniz, Gipuzkoako txapelketan bigarren geratu zena bere lagun denaren Eduardo Gallegoren atzetik, azken honek 2:35:31 egin zituelarik.

Iban Verdugo ere aipatu nahiko genuke, lasterketan izan zituen molestiak zirela eta ezin izan zuen berak buruan zuen marka gainditu, baina honek ere lasterketan jarraitu zuen hutsik egin gabe, 3:06:31ko denbora egin eta 564. postuan geratu zen, duen izaera eta sufritzeko gaitasuna erakutsirik.

Nesken artean, ez dugu Nerea Hermo ahaztuko, lasterketa 3:43:17ko denborarekin bete zuena.

Maratoi erdian, Iñaki Sacristánek, 117. postuan 1:23:43ko denbora egin zuen.

Azken aipamena eta ez horregatik garrantzi gutxiago duena, Elena Silvestrek 37:12ko denbora egin eta 10km-tako lasterketa irabazi zuen, bere entrenatzaile den Ricardo Jimenezek zituen itxaropenak ere hobetuz.

Idatzi honen bitartez parte hartzaile guztiak zoriondu nahiko genituzke eta bide batez animatzen ibili ziren donostiar zein bisitari guztiei eskerrak eman.

Zorionak eta eskerrik asko guztioi.