Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Igandean EGFISIOS KORRIKALARIAKen argazki ofiziala egin genuen Robers 15km Klasika aprobetxatuz.
Aurkezteko egun hoberenetariko bat. Robers 15km Klasika . Donostiako egutegiko froga berezienetariko bat da eta bertan taldeko kide guztiek hartu behar genuen parte. Ilusio berezia egiten zigun froga honek Fly Group ekin antolakuntzan kolaboratu dugulako eta Robers gure ekipazio eta kirol materialaren hornitzailea delako.
Arrazoi desberdinak direla medio, nik, Ibon Etxeberria, eta Olaia Uriartek ezin izan genuen irteeran egon. Hala ere, ekipoko gainontzekoekin genuen hitzordura ezin genuen faltatu, argazkia eta Donostian zehar mugitzera EGFISIOS KORRIKALARIAK animatzeko asmoz.
Atletismo herrikoiaz gozatzeko modu desberdin eta berezi bat. Atletek eman zuten ikuskizuna ikusten, kokapen desberdinetan egon ginen. Haietariko asko ezagunak zirelarik. Nahiago det Ander Sagarzazu bezalako artista batetaz ezer ez esan, beregan jarritako itxaropen guztiak hausten ari baita. Juan Luis Gomez 50:00, Gerardo Amunarriz 50:33, Mikel Albeniz 51:37, Eduardo Gallego 52:00, gure ordezkariak pasa aurretik ikus eta animatu ahal izan genituen lagun batzuk izan ziren.
Xabi Vega izan zen gure lehen ordezkaria helmugaratzen 55:12 denborarekin, aurreko urteko marka hiru minutuetan hobetu zuelarik. Ondo Xabi!!!
Bere atzetik Aitor Aizpuru izan genuen gure hurrengo ordezkaria, berriro ere gutxitik gehiagora joaten dakien korrikalaria dela erakutsiz, 57:07n gelditu zuen erlojua. Aitorretik oso gertu neka ezina den Iulen Ibañez izan genuen helmugan , denbora ona eginez 57:13 , nahiz eta ez zuen hasieran markatutako erritmoa, 3:40 mantentzeko aukerarik izan.
Julen Urkiola gure birika, beti bezain sasoitxu, lasai eta alai 1:01:36 segundutan utzi zuen kronoa, aurreko urteko denbora apurtxo bat luzatuz. Azkenik Unai Arregik, Behobiari begira, Klasika kalitatezko entrenamendu bat egiteko baliatu zuen, 1:11:01eko errejistroarekin.
Asko izan ziren ikusi genituenak eta asko ihes egin zitzaizkigutenak. Josu Erkizia, Ibon Iriondo, Asier Jaka, Urko Mitxelena, Borja Azkondo, Gabriel Beldarrain, Unai "plastiker"Eskerrik asko guztiei goza arazi zenigutenagatik.
Aupa zuek!!!
Nesken inguruko aipamenik egingo ez dudanik, ez duzute usteko, ez?
Lehenengo hiru neskek emandako espektakuloa izugarria izan zen. Elena Silvestre 57:47, Maitane Guerrero 57:57 eta Claudia Behobide 58:23. Honi Ainhoa eta Krutx SASOITUZ eko lagunek, Maitane animatzen transmititu ziguten tentsioa gehitu behar zaio. Zorionak hirurei eta bereziki Elena eta Maitaneri, karrera berezi honen partaide senti arazi zigutelako.
Azkenik partaide guztiak zoriondu nahiko nituzke eta Katxalin eko lagunei, lortutako guztiagatik, besarkada potolo bat bidali nahiko nieke.
Eta nola ez, zorionak antolatzaile, laguntzaile eta bolondresei.
Zorionak guztiei.