Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
EGFISIOS korrikalari taldeak dagoeneko definitutak ditu 2014.eko helburu nagusienak.
2013an Maratoiean estrenatu ondoren, aurten mendi lasterketetan estrenatuko gara. Horretarako FORTUNA KIROL ELKARTEAK antolatzen duen TALAIA BIDEA izango da aukeratutako lasterketa.
Lasterketa honek laugarren edizioa beteko du 2014.eko Martxoaren 30ean. Ibilbide ezin hobeagotik igarotzen da. Groseko KatalaƱa enparantzatik abiatuta hodarribiraino 30 kilometro egin behar dira Donostialdeatik dagoen paradisurik politenetariko batetik. Ulia, Pasaian txalupa hartu, beste aldera igarotzeko, jaizkibeletik, itxasoaren gainetik, baina honen itxas-haizea sentituz, Guadalupe igarota Hondarribian merezitako atsadenaren bila iristeko.
Ea zer moduz ematen zaigun EGFISIOSeko lagunei.
Bigarren helburu nagusia Donostiako Maratoia izango da berriro ere. 2013.eko esperientzi onaren hondoren errepikatzera gatoz. Aurreko urteko nobatadetatik ikasirik hobetuko dugulakoan gaude. Gutxienez helburua lortzeko egin behar dugun bideataz gozatzeko prest.
2013an bezala talde entrenamenduak Igande goizetan egingo ditugu. Dagoeneko buztinez zipristintzen hasiak gara. Gurekin entrenatu nahiko bazenu, animatu eta harremanetan jarri.