Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
EGFISIOS eta SASOITUZen artean kolaborazio akordio batetara iritsi gara. Akordio honen bitartez SASOITUZeko kirolariak abantaila izugarrietaz baliatu daitezke gure konsultan fisioterapia, kirol masaia eta sauna kriogenikorako saioaen kontratazioan.
Urteak dira SASOITUZ eta EGFISIOSen artean kolaboratzen dugula. Kirolarien lesioak gainditu eta hauen errendimendua ahalik eta eraginkorrena bilatuz. Orain sinatu dugun akordio honen bitartez SASOITUZeko kirolariak deskontu ezberdinetaz baliatu ahal izango dira, bai fisioterapia, kirol masaia zein kriosaunako saioetan.
Tratamendu hauek beti EGFISIOS eta SASOITUZen arteko koordinazioaren bitartez egingo dira. Egoeraren arabera, entrenamendu fase, zein lesioaren dimentsioa, helburuak etb... kontutan izanda planteatuko dira. Beraz abantai hauetaz baliatzeko kirolariak SASOITUZekin harremanetan jarri beharko zarete eta hauek gurekin.
Funtzionamendu egokirako irizpideak ordua eskatzerako garaian helaraziko zaizkizue.