Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Donostiako Maratoia

Igandean gure ordezkari eta lagunek paper ederra egin zuten.

Zorionak EGFISIOSeko ordezkariei

Igandeko Maratoian EGFISIOS ordezkatzen atera ziren mutilak paper ederra egin zuten. Hotza eta nobatada gaindituz beraien helburuak bete edo oso gertu izan ziren.

Lehenik eta behin Urkiolatar anaiak izan genituen helmugan 3:17.53 denborarekin, izugarria. Anai handiak "muro" famatua ezagutu behar izan zuen. Bere hitzetan txinako muralla. Eskerrak ondoan Andoni izan zuela, laguntzen eta animoen bitartez helmugaraino eramanaz.

Hirugarren Ibon Martinez izan genuen. Berriro ere mutilak bere gaitasuna erakutsi zigun. Igeri 22km egin ditu, mendian 80 km korrika, bizikletaz Marmott, Luchon Baiona, Quebranta etb... eta orain entrenamendu ezpezifikorik egin gabe Maratoia 3.29.20 denbora markatuz.

Azkenik Unai Arregi izan genuen helmugan. Honi ere sufritzea tokatu zitzaion, baina dagoeneko aspaldi erakutsia du sufritzeko gaitasuna baduela. Bere lehenengo maratoia amaituta.

Zorionak lauroi!!!!

Argazkian ikusten den bezala Iulen Ibañez, gure 10km tako ordezkaria ere izan genuen. 39:10 eko denbora markatu zuen. Bere helburutik 10 segundo gorago, baina ala ere oso denbora ona eginez. San Silvestren berriro saituko delakoan gaude.

Azkenik, ni neu. Azken hilabetean fundamentuz entrenatu gabe ibili eta gero ez nengoen maratoia egiteko moduan. Baina hilabete asko entrenatu eta gero atletismoaren jairik handienean parte hartu nahi nuen. Beraz,lasai lasai, 24km egin nituen egun polit batetaz gozatuz. Ondoren lagunak animatzera.

Bestetik zorionak ere parte hartutako gure lagun guztiei. Mikel Albeniz, Eduardo Gallego, Ion Arzubialde, Javier Colomo, Alberto Revuelta, Aitor Aizpuru, Urko Salaberria eta beste guztiak. ZORIONAK!!!