Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.
Gaurkoan James Cyriax zenaren historioa konpartitu nahi dugu zuekin.
Bob De Coninck, Cyriax Dr.aren nazioarteko irakasle taldeko lider ohiak, fisioterapia reboluzionatu zuen izenaren atzean dagoen izanarengana gerturatuko gaituen idatzitako artikuloa dakarkizuegu. Artikulu honen bitartez, idazleak ETGOM-Global Cyriax Institute misioara gerturatu nahi gaitu: medikuntza ortopediko gaurkotutakoaren oinarrizko ezagutza mundu osoan zabaltzea.
Gustokoa izango dezutelakoan.
J. Cyriax Londresen jaio zen 1904ko urriaren 27an, Edgar Cyriax y Kellgren Annyuataren semea (biak ere MD). Unibertsitateko Eskolara joan zen, Gonville, Caius College, Cambridge eta azkenik Londreseko Medikuntza Eskolako St. Thomas Ospitalean. 1929an medikuntzan graduatu zen, MD (Cantab) 1938an, CPRM (Londresen) 1954an. 1947an Patriciarekin ezkondu zen (Patsy), PT zena. Bi seme izan zituzten: Peter eta Oliver. James Cyriaxek beste alaba eta seme bat izan zituen aurreko ezkontza batean. 1975etik aurrera Medikuntza Ortopedikoan irakasle izan zen Rochester Unibertsitateak, New York (AEB), gonbidatuta.
Behin norbaitek ea erlijiosoa zen galdetu zion eta Jamesek erantzun zuen: 'Nik Medikuntza Ortopedikoan sinesten dut'. Bera ez zen denbora osoan txisteak kontatzen zituen horietakoa, bai ordea, hitzaldietan britainiar umore tipikoa adierazten zuena. Adibidea bat: zenbait lesio triamzinolona infiltrazioz tratatu zitekeela azaldu berri zuen. Entzuletako batek galdetu zuen: 'anestesia lokalarekin ere bai?'. Cyriaxen erantzuna: 'bai, noski. Beti ere triamzinolona kopuru nahikoa jartzen bazaio berari'. Egiatan jeinu inspiratzailea zen, eta gaur egun ere, jende askorentzat hala izaten jarraitzen du.
Gizon xumea eta idealista, negoziorik egiteko inolako interesik gabe, eta hain justu horrek zenbait pertsonari berarekiko edo bere izenarekiko abantaila izateko aukera eman zion (hil ondoren). Gaur egun ere, badira zenbait elkarte (Alemanian, bereziki) Cyriax ikastaroak deiturikoak eskaintzen dituztenak, baina egiaz ez dute Cyriaxen benetako balioa erakusten.
Pena da lankide batzuei iruzurra egitea ikastaro horietan parte hartzean. Egoera hauekin bukatzeko asmoz ETGOMek (Maestros del Grupo de Enseñanza Europea de Medicina Ortopédica) Instituto Global de Cyriax sortu zuen.
Cyriax terapeuta preziatua zen, edozein motako gaixoak tratazen zituena: pertsona arruntak, baita arabiar jekeak ere. Behin kontsulta egun batzuetan itxi behar izan zuen bizkarreko minez zegoen Maharadja bat tratatzeko Indiara joan behar izan zuelako. Gaixo arruntak edo Vip gaixoak tratamendu bera jaso zuten. Ospitalean egindako lanarekin alderatuz, lan pribaturako ez zuen aukera handirik izan (32 Wimpole Street, Londres W1); lanaren azken urteetan bere etxebizitzan egin zuen: (206 Albany Street, Regents Park).
Cyriaxek artikulu eta liburu asko argitaratu ditu; bertan argi adierazten ditu Medikuntza Ortopedikoari buruzko irizpideak. Egun ezagutzen dugun sistema azaltzen diren elementu guztien zabalkunde eta baieztapen zientifikoaren bilaketa baten eboluzio jarraiaren emaitza da. Lasaigarria da jakitea berak deskribatzen duela egunerokotasunean egin zuen guztia, argitalpenetan azaltzen dena. Bere lanak onestasun maila altua zeukan, hau da, berak irakatsitakoa eta besteengandik jasotakoa da hain justu.
James ez zen ispiluaren aurrean jartzen zen gizona eta ikusi ea jantzia egokia zen hitzaldi jakin horretarako. Berez, ez zion garrantzi handiegirik ematen janzkerari. Zorionez, emaztea (bere TP) ezion arretarik jartzen horri. Esan liteke, jeinu guztiak bezala, arlote samarra zela. Apetitu onekoa ere bazen: anoa bikoitza eta bi postre askotan. Ez zuen erretzen eta sagar zukua nahiago zuen ardoa baino. Behin, Belgikarako bidaia batean ( Bruselako Grand Placen) bertako garagardoa eskaini ziotan. Batzuetan, gorbatari soilik begiratuta, jakin zitekeen zer afaldu zuen. Istorio honen gauzarik ederrena da: ez zela batere arduratzen horretaz, xarma berezia ematen zion horrek.
Wimpole kalean, bazkari orduan ere lan egiten zuen, bazkaltzeko astirik izan gabe. Kasualitatez, hitzorduren bat bertan behera geratzen bazitzaion, 'La niña"ra joaten zen, soberakinak edo galleta batzuk jatera. Berak hala esan zidan behin: urtetan eta urtetan lan besterik ez dut egin, lagunak gonbidatzeko denborarik inoiz ez dut izan... Urte batzuen ondoren, uste dut zerbait egin behar dudala eta lagun batzuk gonbidatu eta Patsyk esan zuen: 'Ahaztu, ez duzu lagun gehiago!"
Zeintzuk izan ziren Cyriax bere lana garatzeko bultzatu zuten faktoreak? St. Thomas Ospitalea Londreseko ospitale garrantzitsuenetako bat da. PT sailean egiten zen lana «beroa-masajea-ariketak» horretan oinarritzen zela ikusi zuen, emaitza egokirik gabe. PTren indiferentzia PTren efizientzia bihurtu nahi zuen. Cyriax bere lanbidea zein PTrena aldatu zuen medikua izan zen. MD eta Ptren arteko lankidetza sustatu zeun etengabe, bakoitza bere erantzukizunarekin. Duela 50 urte sortutako zerbaiti bultzada eman zion eta egun errealitatea da.
James Cyriax Londresen hil zen 1985/06/17an eta Hampsteadeko hilerrian datza. Cyriax izena oso famatua bada mundu osoan, Medikuntza Ortopedikoaren aitabitxia izan delako da. Baina, buka dezakegu esanez gaurkotutako lana jatorrizkoa bezain ezaguna dela? Tamalez, erantzunak berdin jarraitzen du: ez da nahikoa!