Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Beste urrats garrantzitsu bat

Atzo EGFISIOSeko kideok 7 asteburuz eta 140 orduz eraman gaituen Esku Terapia Ortopedikoko ikastaroari amaiera eman genion.

Gertutik jarraitzen gaituzuenok, duela bost urte EGFISIOS modernizatze eta berritze prozesu batean sartu ginela ondo dakizue.

Ildo honetan eginiko aurrerapenak asko dira: web orriaren ezarpena, facebook eta twiter sare sozialen erabilera, lokalaren berritzea, prebentziorako zein gure tratamenduen jarraipenerako Pilates terapeutikoaren txertatzea, gure taldearen formakuntza iraunkorraren aldeko apostua, nun ikastaro eta jardunaldi ezberdinak aipatu ditzazkegun, Fibriolisis Instrumental Miofascial eta Neurodinamia Fisioformaciónekin egindakoak aipagarrienak izanik. Guzti honekin gure fisioterapia ulertzeko era berritu eta zabaldu egin dugu.

Atzo Esku Terapia Ortopedikoa ikastaroari amaiera emanez, urrats berri bat eman genuen. 140 ordu, zazpi asteburutan banatutako seminario ezberdinetan TMO Formación -eko irakasle ezin hobeagoek beraien jakituria eta esperientzia gurekin elkarbanatzen aritu dira. Honek gure ezagutza nabarmen handitu duelakoan gaude. Mila esker guztiei.

Orain guri dagokigu ikasitako guztia EGFISIOSen lan egiteko metodoari atxikitu eta zuei zuzendutako eskeintza hobetu eta zabaltzea. Azken finean, guzti honen protagonistak zuek zarete.

Zuek laguntzeko helburuaz egiten ditugun berrikuntza eta aurrerapen guzti hauek zuen gustoak izango direla espero dugu.