Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Beste behin ere Elena Silvestre

Igande honetan, Donostiako 15 kilometroko klasikan EGFISIOS KORRIKALARIAK taldeko partaide gutxi izan ziren irteeran.

Hala ere, izan zirenek paper ezin hobea egin zuten.

Alde batetik Iulen Ibañez, gure ordezkari nekaezina, Hoki Guerrero laguntzeko intentzioarekin ikusi genuen. Hokik ordu betean gelditu nahi zuen erlojua eta saiakera horretan Iulen ikusi genuen ritmoa markatzen eta behar ziren laguntza guztiak eskaintzen. Ondo Iulen, laguntzen ere badakizula erakutsi diguzu. Gogoan dut oraindik 2014.urteko maratoia egiten ari nintzenean eta 35. kilometroan neke izugarria gainera etorri zitzaidanean, Perico Delgadok dioen bezala "messie mazó". Momentu gogor horietan ekipo kide, lagun eta momentu horietan nire birika ere izan zen Julen Urkiolaren laguntza ."Ibon, maratoia elkarrekin entrenatzen hasi ginen eta elkarrekin bukatuko dugu". Ez dut inoiz ahaztuko. Ze garrantzitsua den laguntzen jakitea. Oso ondo Iulen!!!

EGFISIOS KORRIKALARIAKeko beste partaidea, nola ez, lasterketa ofizialetan Atletico San Sebastian ordezkatzen duen Elena Silvestre izan genuen. Dagoeneko zer esango dugu neska honetaz. 57:41an geldituz erlojua bigarren urtez jarraian lasterketa hau irabazi du. Zorionak txapeldun. Eta mila esker gure kamixeta janzteko ohorea eskaintzeagatik. Handia zara Elena.

Azkenik, lerro hauetatik, ekipoko beste partaide guztiei indarrak eta animoak helarazi nahi dizkiet laster errepidean elkar gaitezen gehien gustatzen zaigun hori egiten.

Biba zuek eta aupa EGFISIOS KORRIKALARIAK.