Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Zorionak Aitor

Gure ordezkari eta lagun Aitor Aizpuruk bigarren postua lortu du Altzako Herri Bira €“ Memorial Markel Txapeldunen

Pasa den Maiatzaren 28 Club Atlético Trintxerpek antolatutako Altzako Herri Bira €“ Memorial Markel Txapeldunen EGFISIOS KORRIKALARIAK eko ordezkaria Aitor Aizpuruk bigarren postua lortu zuen.

Altzatik atera eta 6.500m egin ostean Aitorrek podiumera igotzea lortu zuen.

Aitorrek nola bizi zuen jakiteko erarik eraginkorrena bere hitzak zuzenean jartzea da:

Hementxe doa Markel Txapeldun II. Edizioko Aitorren laburpena:

Arratsaldeko 16:30tan Harri Berri ingurura abiatu nintzen, 17:05rako han egonda. Pixkat berotu, ezagunak agurtu eta lasterketa haserari itxoiten geratzu nintzen, Markeli beste oroitzapen txiki bat egin baitzioten lasterketa hasi baina lehenago.

Hirugarren hilaran jarri nintzen eta disfrutatzeko asmotan abiatu nintzen. Konturatzerako lasterketaren 6. postu inguruan nengoen, hasiera nahiko geldoa izan baitzen. Molinaoko jeitsieraren bukaeran 2. postuan jarri nintzen eta handik aurrerako bidea oso ezaguna dudanez, nere helburua erritmoa mantentzea zen, malda malkartsuetan (motzak baina nahiko desnibelarekin). 2. maldatik aurrera dena errazagoa izan zen, jende ezaguna ikusten hasi bainitzen eta etxe ondotik pasatzen nintzelako (han zeuden Mikel eta Ana, bizilagunak eta Alazne), Institutu ingurura iritsi nintzenean malda behera hankak askatzen hasi nintzen eta Altza Pasealekuko luzean jendeak nola agurtzen niduen ikusita zerbait polita egiteko gai nintzela konturatu nintzen, eskubitara jiratu eta lehenego aldiz pasatu nintzen helmugatik.

Bigarren bueltan nere buruari esaten nion gauza bakarra, oso aurrean nengoela eta oso polita izango litzatekeela postu horretan bukatzea (lehenengo sailkatua oso urruti baitzegoen). Konturatzerako berriro maldetan negoen eta ez nuen atzeko inoren arnasa inguruan sentitzen. Berriro etxe ondotik pasa, lagunak, bizilagunak, bikotea agurtu, Adami bostekoa eman eta inork ez aurreratzea izan zen nere helburua.

Altzako pasealekura iritsi nintzenean burua jiratu, ez nuen inor ikusi eta jendearen txaloen artean helmugara iristea dena bat izan zen. Denbora egiten zuen ez nuela hainbeste lasterketa batean disfrutatzen, nahiz eta eguraldi sargori eta hastunak lagundu ez. Helmugako marran beti egiten dudan bezala, anaiaz (Xabierretaz) gogoratu nintzen eta berari eskaini nion lasterketa.

Kronikatxoa ez dut amaitu nahi lagundu nauzuen persona guztiei eskerrak eman gabe: Beñat , Dani, EGFISIOS , Oskar, Olatz, Harkaitz Aizpuru, familiari, Aitor Arrieta eta familiari eta nola ez Alazneri (nere erokeri eta astakeriak aguantatzen dituen pertsonari, zu gabe guzti hau ez litzateke posible izango). Urte gogorrak izan dira baina inguruan dudan jendeari esker nengoen potzutik ateratzea lortu dut. Emaitza hau, zuen guztion parte bat da!