Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Zirrara sortu didan domina

Gaur domina bat jaso dut. Behin baino gehiagotan jaso dut domina berdina, baina gaurkoan zirarra berezi bat sentitu dut.

Behobia Donostiako domina izan da. Paradoxa zera da, aurten ez dudala korritu. Lan karga dela eta, ezin izan dut ondo prestatu eta nere filosafia jarraituz, ez nengoen prest ondo egiteko baldintzarik gabe Behobia Donostia 51. edizioa korritzeko.

Hala ere, azken asteetan korrikalari asko izan dira azken orduko ikutuak emateko asmoz gure zentrotik pasa direnak.

Horietako batek sorpresa zuen neretzat. Tratamendua egin ondoren domina eman dit esanez nere lanagatik ez balitz ez lukeela domin hori lortu ahal izango, beraz neretzako zela.

Onartu behar dut Behobian jaso ditudan dominetatik ilusio gehien egin didana hau izan dela. Urte batzuk dira korrikalari gisa domina jaso dudala, baina egia esateko nere lanaren esker onarengatik domina bat jasotzeak zirarra berezia sortu dit.

Mila esker eta zorionak Juani.