Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 PILATES TERAPEUTIKOA MATRIKULAZIO IREKIERA

Pilates terapeutikoa: Lesio eta min kronikoen prebentzio eta errehabilitazioa.
2018/2019 ikasturterako matrikulazio epea irekita dago.
Iada apuntatu zaitezke.
Informatu 943461456 telefonoan.

ZER DA PILATESA?

Joseph Pilatesek sorturiko metodo bat da, non muskulatura globalki lantzen den. Tonifikazio eta luzaketa ariketak partekatuz, elastizitatea eta bizkar hezurraren estabilitatea landuz.

ONURAK

Gorputza tonifikatzea bolumenik irabazi gabe.

Lesio muskuloeskeletikoen prebentzioa eta errehabilitazioa.

Indartsuago sentitzea.

Malgutasuna, oreka eta arintasuna irabaztea.

Mugimenduen koordinazioa hobetzea.

Gorputzeko postura zuzena mantentzea, ohitura txarrak zuzenduz.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Edozein adinetako pertsonentzat zuzendua dago, gazte nahiz ez horren gazte.

Min edo lesiorik dutenentzat (lepoaldeko edota gerrialdeko eguneroko kargak, zorabioak lepoko inestabilitateagatik...) edota besterik gabe mantentzeko kirol gisa praktikatu nahi dutenentzat.

ZER ESKEINTZEN DUGU EGFISIOSEN?

EGFISIOSen doako aurre balorazio indibidualizatu bat egiten dugu, ondoren lan planteamendu pertsonalizatu bat egin ahal izateko. Hau guztia pilatesen aditua den fisioterapeuta batek zuzendua, talde murriztuetan.

Espero dugu zuen min kronikoak saihestea, hobetzea edota konpontzea.

Informazio gehiagorako deitu honako telefono zenbakira: 943.461.456

Sartu web orrialdean: www.egfisios.com

Facebook: egfisios

Twiter: @egfisios