Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 KRIOSAUNAren onurak kirolean

Gero eta gehiago dira haien entrenamendu eta konpetizio errutinan gorputz osoko krioterapia erabiltzen dutenak; honen onura fisiko zein psikologikoez gozatzen dute. Gorputzak, tenperatura izugarri baxuen (-150 gradu inguru) eraginpean ipintzen denean, endorfinak askatzen ditu (zoriontasun hormona izenaz ere ezagutzen direnak). Honek efektu antiinflatonrio, analgesiko eta estimulatzaileak, zein sistema inmunologikoaren aktibazioa eragiten du. Ondorioz min eta neke sentsazioa murrizten dira baita muskuluak erlaxatu ere.

Hortaz, sauna kriogenikoak esfortzu fisiko handiaren ondorengo errekuperazio prozesua arintzen du. Gorputzeko PHa eta azido laktikoa berehala erregulatzen dira, sauna kriogenikoan saioa egin ondoren kirolariaren errekuperazioa azkartuz. Hein berean, entrenamenduaren kantitate eta intentsidadea modu seguru batean handiagotzea ahalbidetzen du. Bere eragin kardiakoak kirolariaren errendimendua aldatzen eta hazten laguntzen du, tratamendua ondoren pultsazioak gutxiagotu eta erresistentzia aerobikoa hobetzen baitira. Horrez gain, testosterona (masa muskularrean eragina duenak) eta hematokrito maila igoerak atleten kirol errendimendua hobetzen du.

Saunaren efektu antiinflamatorioak eta erregenerazio prozesuen azkartzeak lesioetatik azkarrago errekuperatzea dakar. Honela, behartutako jarduera ezaren denbora era nabarmenean murrizten delarik.

EGFISIOSen sauna kriogenikoa tratamendu bakar bezala edo fisioterapiarekin konbinatuz eskeintzen da, banakako jarraipenarekin eta pertsona bakoitzaren entrenamendu planari egokituta. Jada asko eta alor anitzetakoak izan dira krioterapiaren efektuez gozatu duten kirolariak.

Zeren zain zaude?