Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Inkorporazio berriak

Ohore bat da guretzat Leire Sorondo, Nerea Uranga eta Irantzu Alzugarai EGFISIOSeko ekipoa osatzen duten lankide berriak aurkeztea. Beti zuri ematen dizugun zerbitzua hobetzeko asmoz gure ekipoa inkorporazio hauekin osatu dugu.

Leire, 1995ko Maiatzaren 7an jaioa, 2017an Fisioterapian graduatu zen Zaragozako Unibertsitatean.

Geroztik, terapia manualean formatzen jarraituz gain, hainbat fisioterapia zentrotan aritu da lanean: urte bat Matia Fundazioan, 7 hilabete klinika pribatu batean, 2 hilabete Poliklinika Gipuzkoan. Bestetik, bolondres gisa aritu da hainbat kirol probatan: “Quebrantahuesos”, “Puertos de Ribagorza” (2013-2017), Behobia-Donostia maratoi erdian 2015 eta 2016an.

Gaur egun, Terapia Manual Ortopedikoaren (TMO) masterraren 2º kurtsoa egiten ari da Zaragozako Unibertsitatean. Máster honek hurrengo gaien informazio eta esperientzia integratzen ditu:

·  Aintzinako terapia manuala

·  Fisioterapia klasikoa

·  Kirol Medikuntza

·  Medikuntza Ortopedikoa

·  Osteopatia

·  Quiropraxia

Bere oinarriak arrazoibide klinikoan, eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoan eta klinikoan; eta paziente bakoitzaren  abordai biopsikosozialean ditu. Master honen irakasleak Dr. JM Tricás Moreno (Espainako OMTko presidentea), Dra. Elena Estébanez de Miguel eta Dr.César Hidalgo García etab. dira.

Nerea Uranga 1991.eko martxoaren 4ean jaioa, 2015.urteko urtarrilean Gironako unibertsitatean graduatu zen. Añorga KKEn, Rugbyko Gipuzkuako federazioan, Urdaibai arraun taldean, txirrindularitza froga ezberdinetan, eta orain Bera Bera eskubaloi taldean dagoenez, kirol fisioterapian esperientzia handiko laguna dugu.

2015.eko apiriletik aurreraMatia Fundazioan ordezkapenak egin ditu. Eremu ezberdinetan formatuta dago Nerea, adibidez puntzio lehorra, fibrolisi instrumentala eta bereziki aipatu dugun kirol fisioterapian. Egun, osteopatiako masterra ikasten ari da.

Azkenik Irantzu Alzugarai aurkezteko plazerra dugu. Pilatesen aditua den gure fisioterapeuta. Sabeleko gimnasia hipopresiboa, luzaketa orokor aktiboa eta  jarreraren heziketan espezializatu da.

Urteak gaitz traumatologikoak, ebakuntza zein inmobilizazio ondorengo prozesuak tratatzen daraman EGFISIOS talde profesionala, eranste hauekin osartua izango da. Beti zuri eskeintzen dizugun zerbitzua hobetzeko asmoz.

Aldaketa hauek zure gustokoak izango direlakoan, zu laguntzeko irrikitan gaude.

Ongi etorri Leire, Nerea eta Irantzu.