Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 GORPUTZ OSOKO KRIOTERAPIA AZALEKO ASALDURETAN

Gorputz osoko krioterapia, azaleko asalduretarako ereerabilgarri izan daiteke, hantura sorrarazten duten prozesu kroniko eta agudoetatik hasi eta azaleko bigarren mailako gainbeherak lantzeko ere balio du tratamendu honek.

Normalki azalean erabiltzen ditugun tratamendu klasikoak gorputz osoko krioterapiarekin batera uztartu daitezke; biak batera erabiliaz hobekuntza handia nabaritu dezakegu bai klinika aldetik eta baita asaldura kronikoen gutxitzean ere.

Gorputz osoko krioterapiarekin lantzen diren azaleko asaldura ezagunenak ondoko hauek dira: dermatitisa, neurodermatitis atopikoa, ezemak, psoriasia, seborrea, aknea eta arrosa koloreko azala.

Pertsonaren arabera, saio kopurua eta hauen maiztasuna desberdina izango da. Tratamendua prozesu autoinmune eta granulomatosoetan aplikatu dauteke.

Psoriasiaren tratamendua:

Gorputz osoko kriosaunaren erabilerak psoriasisaren mota guztiak tratatzeko elementua da. Psoriasiserako erabiltzen diren tratamendu klasikoekin bateragarria da, tratamenduaren prognosia hobetu eta gaixotasunaren prozesu klinikoa eta honen agerpenak hobetzen ditu.

Dermatitis atopikoaren tratamendua:

Gorputz osoko krioterapiaren onurak ere ikusi dira gaixotasun hontan, dermatitis atopikoa azaleko gaixotasun erresistenteenetarikoa da eta.

Krioterapia erabiltzeak, beste tratamendu batzuekin batera dermatitisaren gutxitzea dakar kasuen %100ean.

Azaleko asaldura hauetan gomendatzen diren jarraibideak hauek liratezke:

Psoriasiaren tratamendua gorputz osoko krioterapiarekin: 3 zikloko saioak, 10-15 saio ziklo bakoitzeko, 6-8 hilabeteren buruan egiteko. Hala ere 25 saiorekin psoriasirean prognosiaoren hobekuntza nabarmena da.

Dermatitisaren tratamendua: normalean 30 saio egitea gomendatzen da, hasiera batean egunero egiteko eta gerora 2-3 egunero errepikatzeko. Zikloen arteko denbora 1+2 hilabetekoa izan ohi da.

Seborrea, akne eta kolore arroseko azalarentzako 15-20ko zikloak gomendatzen dira.