Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Eskerrik asko Javier Colomo

Javier Colomo bezelako artista bat belauneko gaitzetik errekuperatzen laguntzea, plazerra da guretzat. Berriz ere errepidean ikusteko irrikitan gaude.

Javierri buruz iada ez dakizutenik gutxi esan dezakegu.

Bere kurrikulumnak erakusten duen moduan (M40 eta M45 Munduko maratoi azpi txapelduna, M40 Europako maratoi txapelduna, M40 Europako maratoi erdiko azpi txapelduna, Master kategorian Berlingo maratoiko txapeldun absolutoa, kategoria berdinean Pariseko maratoi erdiko txapeldun absolutoa...) atleta izugarri bat izateaz gain, Javier Colomo pertsona ikaragarri bat da

Beti besteak laguntzeko prest. Zenbat aldiz ikusi dugu lasterketa ezberdinetan jendea laguntzen, erbi lanak egiten, aholkulari moduan edo irakasle, entrenatzaile papera egiten?

Bere proiektua den AMIGOSOLIDARIOS bere giza-kalitatea erakusten duen adibiderik argiena dugu. Proiektu hau ezagutzen ez badezue, ezagutzeko eta ahal den moduan esku bat botatzea gonbidatu nahi zaituztegu. Hona hemen linka: AMIGOSOLIDARIOS

Javier, gainera paziente oso ona dugu. Oso diziplinatua da, formala, behar duen denbora zein dedikazioa eskeintzen dio bere errekuperazioari. Ez da inoiz kejatzen nahiz eta batzutan guk apurtxo bat zirikatu. Hitz bat bestea baino ozenagorik ez du inoiz egiten.

Azken finean, Colomo bezalako pertsona bat gure artean izatea ohore eta lujo bat da.

Besarkada bat lagun.