Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Elena Silvestre Teruelgo kirolaririk hoberena

Gure laguna den Elena Silvestre 2015.eko Teruelgo kirolaririk hoberena izendatu dute.

El eco de Teruelen irakur dezakezuten bezala, Elena, lagun zein EGFISIOS KORRIKALARIAKeko partaidea lasterketa herrikoietan, 2015.eko Teruelgo kirolaririk hoberena izendatu dute Álex Rins motorlariarekin batera.

2015.eko Robers 15km Klasika irabazi eta San Silvestre Donostiarran bigarren egin zuenari gure laguntza emateaz eta kamiseta konpartitzeaz harro gaude berriro ere. Bereziki bere gizalege zein laguntasuna goraipatu nahiko genuke.

Igande honetan Abadiñon bere taldea Atlético San Sebastián lideratuko du Euskadiko crosss motzeko txapalketan.

Bai zuri, zein zure taldekideei hoberena opa dizuegu.

Zorionak Elena eta indar asko zure bidean.