Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 Ekin Kirola eta Bizitza Aktiboa

Gaurkoan Andoni, Aritz eta Begoña gure lagunek esku artean duten proiektu berri bat ezagutarazi nahi dizuet. Oso interesgarria delakoan eta guztiok pertsonen ongizatearen alde zerbait egin dezakegulakoan, sedentarismoari aurre egiteko eta bizitza aktibo eta osasungarria bultzatzeko tresna intersgarria iruditzen zait.

Kaixo lagunak Andoni Urkiola, Begoña Huerta eta Aritz Olagoi gara.

Ekin Kirola eta Bizitza Aktiboa egitasmoa abian jartzear gaude. Kirola egiteko edozein pertsonentzat plan pertsonalak diseinatuko ditugu, zuetako bakoitzaren beharretara eta nahietara egokituta zure ongizatean eragiteko asmoz. Gure asmoa jendea kirolaren bidez nahiz eguneroko errutinan mugi-araztea da, aktiboago izatea. Horretarako jarduera desberdinak izango dituzu eskura geure lokalean nahiz lokaletik kanpo: parkeetan, kalean, natur inguruneetan...

Lokala Ametzagaina 31 hiribidean dugu. Oraindik egokitzapen lanetan ari gara eta baina espero dugu epe laburrean ateak zabaltzea. Zure nahiak eta interesak ezagutu nahi ditugu zure neurrira diseinatutako eskaintza bermatzeko. Zein jarduera mota egin nahi zenuke? Astean zenbat aldiz? Bakarka ala taldean? Kirola egiteko edo gehiago mugitzeko laguntzarik nahi al duzu? Geure eskaintza haurrei, nerabeei, helduei, 3. adineko pertsonai, kirolari nahiz kirolari oraindik ez direnei luzatzen diegu. Hurrengo estekan dituzun galderak erantzutea eskertuko genizuke. https://docs.google.com/forms/d/1k-Cp2mBoX_ji8bq2Q-EqbISu3kYY35efJzf7QDYDAxU/viewform Egitasmoa zure interesekoa bada eskertuko genizuke ahalik eta zabalpen handiena ematea zure inguruan.

Mila esker! Andoni, Bego eta Aritz.

Ekin Kirola eta Bizitza Aktiboa

Emaila: info@ekinkirola.com

Telefonoa: 645 71 40 62

Web orria: http://ekinkirola.com

Ametzagaina Hiribidea 31, Egia Auzoa (DONOSTIA)