Jakinarazten dizugu

Atal honetan interesdun artikuluak, elkarrizketak, aholkuak eta bestelakoak jarriko ditugu. Zure gustokoak izatea espero dugu.

 EGFISIOS KORRIKALARIAK 2015ari agur

2015 urteari agurra esateko EGFISIOS KORRIKALARIAK San Silvestre Donostiarran parte hartuko du.

Oraindik ez dugu taldekide batzuen parte hartzea ziurtatua. Beraien asistentzia Aitor Aizpuru, Iulen Ibañez eta Ibon Etxeberriak konfirmatu digute. Julen Urkiola eta Unai Arregi zalantza dira. Argi dakiguna Olaia Uriartek ez duela parte hartuko oso urruti egongo bait da. Hori bai, dagon lekuan egonda, Ugandan alegia, korrika egiteko egfisioeko elastikoa jantzi egingo duela zin egin digu . Gainera Javier Colomo bezelako figura batekin, Ugandara AMIGOS SOLIDARIOSeko proiektuarekin aurrera egiteko asmoarekin bidaiatzen duelarik. Olaia, ekipoko kide guztiok izugarri ondo igaro dezazun opa dizugu eta 2016ean ditugun erronka guztiei aurre egiteko indar berritua etor zaitezen espero dugu.

Lasterketari dagokionez, gutxi esan dezakegu. Aurten berrikuntza batzuk izango dituen ibilbide izugarri batetik igarotzen dela baino.

EGFISIOSeko korrikalariok ibilbideataz lasai eta elkarrekin disfrutatzeko intentzioa dugu. Bueno, batzuen ritmo lasaia besteon suplikarioa izango delarik, baina tira.

Eta nola ez, Urtarrilaren lehenean, ohitura bilakatu zaigun trote eta Ondarretan bainua hartuko dugu. Hori bai, aurtengoa 2015.ekoa baina errazagoa izango da Gabon tropikal hauen eraginez. Ugandan egongo bagina bezala.

Urte berri on guztioi.